TresnakBeste hizkuntzak
|
WikiWikia (hawaiierazko wiki wiki hitzetik, "azkar-azkar") webgune mota bat da; bertan erabiltzaileek orrialdeak sortu, aldatu, ezabatu eta eraldatu ditzakete. Horrela, elkarlana bultzatzeko modu egokienak dira. Aise alda daitekeen web orri bilduma da. Web nabigatzaile baten bidez, wikien erabiltzaileak web orriak sor, alda, osa edota ezaba ditzake. Era horretan, elkarlanean erraz sor daitezke entziklopedia, gai bati buruzko garapena, produktu baten jarraipena, etab. Teknologia konplexuena ere erabilita, teknologia ikusezinaren froga da wikia; halaber, Web 2.0 plataforman oinarrituta, web orri bildumak sortzean zailtasunak saihesteko adibide garbia. Horretarako, erabiltzaileek beraiek sortu duten marka hizkuntza sinple bat erabiliz zera egin dezakete:
Dena den, bi termino definizioan bereizi behar genituzke: bata, wiki-orria, bilduma baten ale bat dena; bestea, wikia, bilduma bera.
[aldatu] Historia1994an, Ward Cunninghanek lehenengo wikiwikiweb asmatu eta 1995eko martxoaren 25ean interneteko zerbitzari batean martxan jarri zuen. 2001ean, Jimmy Wales-ek eta Larry Sangere-k MediaWiki softwarea sortu zuten, gero Wikipedia bera gauzatzea erraztuko zuena. Wikiak ez daude berdin garatuta hizkuntza guztietan: Wikipediak, esate baterako, [aldatu] AbantailakWiki plataforma batek web orriak sortzeko ematen dituen erraztasunen artean honako hauek aipatuko ditugu: interfaze sotila, aise menderatzen dena; erabiltzaileei ematen dien askatasuna; editatu ahala argitaratzeko bat-batekotasuna; edukiak garatzeko abiadura eta erosotasuna; web orriak gaurkotzeko eta eraldatzeko erraztasuna. Hori guztia kontuan harturik, erraz ulertzen da wikien arrakasta. [aldatu] EzaugarriakBereziki hiru aipa daitezke: auzolana, lehen, nabigatzaile baten bidez, wiki testua erabilita, jakinduria partekatzeko aukera paregabea; bigarrena, irekiera: askotan erregistratu gabe ere wiki orriak edita daitezke; eta hirugarrena, erabiltzaileenganako konfiantza. Hiruroz gain, beste ezaugarri batzuk aipatu behar dira: ediziorako erraztasunak, estandar bat erabiltzeko joera, web orriak amaraunean lotzeko aisetasuna, bilaketen sakontasuna eta aldaketen kontrola. [aldatu] Edizio erraztasunaZertan datza erraztasuna? Wiki baten web orri bakoitzeko aldi berean hiru ale sortzean datza:
Wikipedian parte hartu nahi baduzu, hona hemen edizioa errazten duen tutorial txiki bat [aldatu] Estandar bat erabiltzeko joeraHasiera batean, WikiWikiWeb sintaxiak estandarraren funtzioa bete zuen; orain, wiki motorren arabera, hainbat aukera daude. Garatuenek, esate baterako, taulak, txantiloiak, irudiak, formula eta elementu elkarreragileak erabiltzea ahalbidetzen dituzte. TikiWikia horren adibide da. [aldatu] Web orriak amaraunean lotzeko aisetasunaWikiek hipertestuak sortzera bultzatzen dute; hori dela eta, wiki bateko web orri bakoitzean bertan beste webetara bideratzen dituzten hainbat esteka aurki daitezke. Testua goitik behera irakurtzea badaiteke ere, ez da beharrezkoa izaten: loturaren baten gainean klik egitean, norberak bere interesaren arabera komeni zaion irakurketa ibilbidea aukeratuko du. Hori guztia errazteko, lotura-eredu bat erabiltzen da. [aldatu] Bilaketen sakontasunaWiki guztiek bilaketa-zerbitzua dute; dena den, bilaketaren sakontasuna wiki bakoitzaren barruko antolaketan datza: datu base garatua du, wikiek bilaketa garatzen dute, web orrien izenburuetan ez ezik, web orri horien testuetan zehar ere. [aldatu] Aldaketen kontrolaLehentasuna edizioari ematen zaio. Ikusi dugunez, ezaugarri nagusia irekiera da; horren ondorioz, beharrezkoa izaten da erraztasun hartatik sortzen diren web orrien aldaketak kontrolatzea: hori helburu izanik, web orri bat sortzen denean, automatikoki aldaketa web orria sortzen da, nork aldatu duen eta zer aztertzea ahalbidetzen duena. Era hortan, ados ez bagaude, beti eskura daukagu, gaizki dagoena ezabatuz, aurreko bertsio batera (ondo zegoen batera, alegia) itzultzea. Wiki eredua zein den, edozein erabiltzaileren esku dago zuzentzea; bestela, wiki sarrera baten aldaketak iragazteko ardura hartzen duen bibliotekariek bereziki gauzatuko dute. Horixe da txikizioen aurkako neurririk zorrotzena. Zer dela eta zuzentzeko premia hori? Hain justu, wikiaren indarrean datza haren ahulezia: bertan lehentasuna edizio libreari ematen zaionez, ondorio gisa, gutxitan bada ere, haren konfiantza eta askatasuna baliatuz, erabilera okerra egiteari bandalismoa deitzen zaio. Zenbait kasutan, gaiarengatik berarengatik edo erabiltzailearen jarrerarengatik, zenbait wiki sarreratan okerreko erabilera egiten da:
Horrelako bandalismoaren aurka, badago nola erantzun:
[aldatu] SoftwareaMySQL-en datu base batean oinarrituta eta
Erabiltzen direnen artean, hauexek aipatu behar dira:
Zerrenda askoz luzeagoa izan liteke; dena dela, komenigarria izango litzateke bereiztea zer den wiki baten plataforma, (Comparison of wiki farms) eta zer wiki baten kodea (Comparison of wiki software) Wikien artean zer desberdintasun dauden jakin izanez gero, WikiMatrix da hori ahalbidetuko duen web zerbitzua: hona hemen TiddlyWiki eta Wikispaces egindako konparaketa taula. Wikien estandarren adierazle gisa, ingeleraz bada ere, hona hemen wikien zerrenda bat. [aldatu] ErabilpenakWikia, azken finean, interneten dagoen aplikazio bat denez, baliagarria izaten da gauza askotarako:
Horri esker, ezagueraren bilduma partekatua lortzen da; etengabe osatzen dena erabiltzaileek berek gehitu zein garatu duten informazioari esker gero eta aberatsagoa izango da. [aldatu] TrebetasunakNormalean, wikia produktu burututzat hartzen da, ikerkuntza baten emaitza, sailkatuta ematen den ezaguera, kontsultagarria dagoen jakintza; dena den, oso aberatsa izan daitekeen beste erabilpen bat ere badago: wikia ikasketa prozesu baten oinarri gisan erabiltzea, egin ahala ikasten denaren metodologia. Hori dela eta, wiki bat eraikitzean garatzen diren zenbait trebetasun aipatuko ditugu jarraian:
Trebetasun horiek irakaskuntzarekin estuki lotzen badira ere, edozein prozesuri egokitu dakizkioke: lantegi handi batean —autogintzan esate baterako—, produktu bat ekoizten denean, wiki bat izan daiteke prozesu horretan partaide guztien euskarria, non bakoitzak, bere neurrian, prozesu horretan sakonki menperatzen duen esparrutik prozesukideei eskaintzen dien bere ezaguera. Beste alde batetik, wiki bat, era berean, norberaren proiektuei egokitu dakieke; helburu horretarako wiki aukerarik erabilgarriena TiddlyWiki-arena da: fitxategi bakar batean telefono zenbakiak, nabigazio batean hartu diren apunteak, burutazioak... eskuragarri jartzea erraztuz. [aldatu] BaliogarritasunaPlataforma gisan, wikiak arrakasta handia lortzen ari dira, irakaskuntzan bereziki. Zer dela eta? Esan bezala, ikaste/irakaste prozesu baten bilakaera eta wiki baten eraikuntza elkarren parean joan daitezkeelako, batak bestea indartuz. Hona hemen irakaskuntzan wikien erabilera arrakastatsuaren zenbait adibide:
[aldatu] Ikus, gainera[aldatu] Kanpo loturak[aldatu] Adibideak
[aldatu] Materialak
|
| kreatyna kreatyna www.activebody.pl | Gry Online Gry Online www.pozycjonarka.in… | Plaza 3 star hotel Los Angeles www.triptake.com | krynica noclegi krynica noclegi,ośrodek, wypoczynk… gornik.com.pl | Kredyty odnawialne Kredyty odnawialne www.eskarbiec.pl |