TresnakBeste hizkuntzak
|
Publio Kornelio TazitoKultura > Literatura > Literatura europarra > Literatura Latinoa > Publio Kornelio Tazito Publio Kornelio Tazito; Gutxi da Tazitori buruz ezagutzen dena. Bere jaieguna eta zendu zen eguna ozta-ozta ezagutzen da eta bizitza publikoaren datak ere ez dugu batzuk baino ezagutzen. Jaioa 55. urtearen inguruan ezartzen da eta heriotza 120. urtean. Princeps asko ezagutu zuen: Neron (54-68), Galba-Oton-Vitelio (69), Vespasiano (69-79), Tito (79-81), Domiziano (81-96), Nerva (96-98) eta Trajano (98-117). Oso garai biziak eta ziuraski haren bizitza publikoan eta obra literarioan eragin zuzena izango zutenak. Haundikia izanik baina Italiako sendi batean sortua arazoak izan zitzakeen "cursus honorum", hau da , karrera politikoan; hala ere, Julio Agrikolaren, Britaniako gobernadorearen, alabarekin ezkondu zen (78. urtean) eta honek ate asko zabaldu zizkion. Bespasianoren agintean kuestor izendatu zuten eta edil eta plebeko tribunoa izan zen Titopean. Harrez geroztik, datak zehatzagoak dira:
Azken urte hauetan Domiziano ostenduta bizitzen saiatuko zen, ez zuen enperadorearen aurkako keinu handia bezain alferra egin nahi izan alde batetik, eta beste aldetik lausengaldiari ihes egiten zion. Erretiro honetan historia gaiak metatzeari lotu zitzaion, gero bere obretan erabiliko zuena.
Kultura > Literatura > Literatura europarra > Literatura Latinoa > Publio Kornelio Tazito |