Polizia

Polizia indar askok potentzia handiko hainbat arma izaten dituzte.
Polizia indar askok potentzia handiko hainbat arma izaten dituzte.

Polizia indar politikoen menpe egonda hiritarren segurtasuna eta ordena publikoa mantentzeaz arduratzen den segurtasun indarra da. Erakunde horretako kide bakoitzari ere deritzo polizia. Euskal Autonomia Erkidegoko bertako polizia indarra Ertzaintza da eta Nafarroako Foru Erkidegokoa Foruzaingoa.

Polizia hitza latineko politīa hitzetik dator. Hau, grezierako πολιτεία, politía hitzetik, πολις=hiria, administrazioa eta gobernua esan nahi duelarik. Gaurko esanahia frantsesez agertu zen lehen aldiz XVII. mendean, lege eta ordena mantentzearen esanahiarekin.

Eduki-taula

[aldatu] Gizartean duen funtzioa

Mendebaldeko zuzenbidezko estatu gehienetan, poliziaren funtzioak krimenak sahiestean eta ikertzean datza, pertsonen edo ordena publikoaren kontra joan daitezkeen susmagarriak atzeman eta dagokion autoritateari entregatzean.

Poliziaren barruan bada larrialdietarako adar bat. Adar horrek larrialdi, hondamendi eta bilaketa eta erreskate kasuetan jarduten du. Horrelako kasuetan erantzun lasterra emateko, poliziak, suhiltzaileekin eta larrialdietarako medikuekin elkarlanean aritzen dira. Herrialde askotan suhiltzaileek, poliziek, larrialdietako medikuek eta gainontzeko larrialdietako zerbitzuek zenbaki bakar bat izaten dute.

Poliziaren beste funtzioetako bat trafikoaren zaintza eta zuzendaritza da. Maila guztietako errepideetan automobilak egoki ibiltzeaz arduratzen dira, momentuko zirkulazio kodearen kontra doazen ekintzei isunak ipiniz. Herrialde batzuetan, trafikoko arauak hausteak kartzela zigorra dakr eta beste batzuetan, Frantzian eta Espainian adibidez, gida baimeneko puntuak ken ditzateke.

[aldatu] Polizia Euskal Herrian

Ertzaintzaren autoa Bilbon.
Ertzaintzaren autoa Bilbon.

[aldatu] Euskal Autonomia Erkidegoan

Euskadin Ertzaintza da polizi indar nagusia. Era berean, Guardia Zibila eta Polizia Nazionala ere badaude, Espainia osoan bezala. Azken hauek, mugak zaindu, airoportuak kontrolatu eta dokumentuak egitera mugatzen dira. Udal mailan Udaltzaingoa dago eta Araban Ertzaintzaren atal bat dira miñoiak, bereziki trafiko zereginetan.

[aldatu] Nafarroko Foru Erkidegoa

Nafarroako bertako polizia indarra Foruzaingoa da. Era berean, Espainia osoan bezala, Guardia Zibila eta Polizia Nazionala ere badaude. Udal mailan Udaltzaingoa dago.

[aldatu] Ipar Euskal Herrian

Frantzia osoan bezala, Polizia Nazionala eta Jendarmeria dira indar nagusiak. Baita ere Udaltzaingoa udalerri mailan. Ipar Euskal Herriak ez du berezko polizia indarrik.

[aldatu] Polizia Espainian

Espainiako Polizia Nazionalaren Eurocopter Colibri helikopteroa.
Espainiako Polizia Nazionalaren Eurocopter Colibri helikopteroa.

Espainian, Polizia Nazionala eta Guardia Zibila dira polizia indarrak. Bakoitzak bere zereginak ditu. Udalerri mailan, udaltzaingoa dago.

[aldatu] Katalunian

Espainiako autonomia erkidegoek ez dute polizia indar propiorik, Kataluniak ezik, non Mossos d'Esquadra delakoa da berezko polizi indarra, Polizia Nazionala eta Goardia Zibilarekin batera.

[aldatu] Polizia Frantzian

Polizia Nazionala eta Jandarmeria dira indar nagusiak.

[aldatu] Ikus, gainera

Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Polizia

system wymiany linków SEO Tools tanie kredyty gotówkowe kreatyna Plaza 3 star hotel Los Angeles krynica noclegi Sejm Tyk