Norvegia
Norvegia Europa iparraldeko erresuma da, Eskandinaviako mendebaldean kokatua eta mugakide Suedia, Finlandia eta Errusiarekin. Norvegiako Ipar Ozeano Atlantikoko kostaldean fiordo ezagunak aurkitzen dira.
Norvegia Eskandinaviaren mendebaldean kokatzen den estatu luzea da (1752 km ipar-hego, 430 km zabalekin alderatuta). Ozeanoaren ertzean eta Golkoko korrontetik hurbil dagoenez, bertako klima latitude bereko beste estatuetakoa baino epelagoa da bezain.
Norvegia herrialde malkartsu eta menditsua da, batez ere granito gotorrezkoa. Izozguneek orografia berezia eratu dute. Ikusgarriena fiordoak dira, lurrean ebakitako arroilak urez bete direnak. Handiena Sognefjorden da. Norevegian ere izozgune, uharte eta ur-jauzi ugari daude.
Bikingoen garaian, IX. mendean, Norvegia erresuma burujabe bihurtu zen eta ekialdeko lurraldeak bereganatzen hasi (Faroe Uharteak, Islandia, Britainiar uharteak, Groenlandia. 1387an, errege dinastia desagertu zen, Danimarka eta Suediarekin Kalmar Batasuna eratuz. Urteak joan hala, Norvegia Danimarkaren eskualde periferiko bihurtu zen, Europatik are gehiago bananduz protestantismoa bereganatu baitzuen, San Olaf ikustera zetozen erromesak geldituz.
Napoleon Bonapartek Danimarka eta Suedia 1814an gainditu zituen, Atlantikoko jabegoak izan ezik. Horrela, Norvegiak konstituzio berria lortu zuen, Suediarekin anaiarteko harremana mantenduz. Hala ere, ezinegon politikoak independentzia eskatzera bultzatu zuten, 1905eko urriaren 26an lortuz. Bi urte geroago, 1907ko ekainaren 14an, agintariek emakumeen sufragioa onartu zuten.
Lehen Mundu Gerran estatu neutrala izan zen eta gauza bera egiten saiatu zuen Bigarrenean, baina Alemaniak 1940 urtean inbaditu zuen. 1945an askatua izan zen eta, aurreko gerretako neutraltasuna zela eta, NATO eta Nazio Batuen Erakundearen sortzaile izan zen (Trygve Lie lehen idazkari nagusia izendatuz).
[aldatu] Banaketa administratiboa
Sakontzeko, irakurri: Norvegiaren banaketa administratiboa
Norvegia 19 konterritan banatzen da (norvegieraz Fylke, pluralean Fylker) eta 434 udalerritan.
[aldatu] Literatura
Artikulu nagusia: Norvegierazko literatura
[aldatu] Kanpo loturak
|