Nanoelektronika

Nanoelektronika osagarri elektronikoak sortzeko nanoteknologian oinarritzean datza, arrunki transistoreak izaten dira. Nanoteknologiaren definizioa 100 nm baino gutxiagoko teknologia erabiltzea bada ere, nanoelektronikak atomoen arteko interakzioak eta propietate kuantikoak sakonki aztertu behar dituzten osagarri elektronikoak biltzen ditu. Hori dela eta, TSMCren edo Pentium 4ren CMOS90 osagarria ez da osagarri nanoelektroniko bat nahiz eta 90 nm edo 65 nm baino txikiagoak izan daitezkeen.

Batzuek nanoelektronika teknologia disruptiboa dela deritzote, nanotransistoreak eta transistoreak oso ezberdinak direlako. Nanosagarrietako batzuek molekula hibridoen/erdieroaleen elektronika, nanokableak/nanohodiak, edota elektronika molekularrean oinarritzen dira.

Eduki-taula

[aldatu] Gailu nanoelektronikoak

[aldatu] Irratiak

Nanoirratiak garatu dituzte karbonozko nanohodiak erabiliz.[1]

[aldatu] Ordenagailuak

Nanoelektronikaren xedeetako bat elektronika konbentzionalarekin egiten diren mikroprozesagailuak baino potentzia handiagokoak egitea da. Horretarako CMOS teknologiako osagarrien ordez, nanolitografia modu berriak, nanohodiak bezalako nanomaterialak edota molekula txikiak aztertzen ari dira. Eremu-efektuko transistoreak egin dituzte karbonozko nanohodiak [2] eta heteroestrukturadun nanohodi erdieroaleak erabiliz.[3]

[aldatu] Energia elektrikoaren sorrera

Ikertzaileak nanohodiak eta beste nanoestrukturadun materialak ikertzen ari dira eguzki-zelula merkeagoak eta eraginkorragoak sortzeko, siliziozko eguzki-zelulen ordez.[4]

Halaber, energia sortzeko bio-nano sorgailuak nola egin litezkeen ikertzen dihardute.

[aldatu] Mediku-diagnostikoak

Gizakientzako aplikaziorik onuragarrienak garatze bidean daude. Biomolekulen kontzentrazioak detektatzen dituzten gailu nanoelektronikoak sortzeko interesa dago etorkizunean mediku-diagnostikoetan erabili ahal izateko.[5][6][7] [8] Aplikazio hori nanomedikuntza kategorian barne egongo litzateke.[9] Bide berean doan ikerketa batek, zelula bakar batekin elkarri eragiteko gai den gailu nanoelektronikoak garatzea du helburu, biologiako ikerlanetan erabili ahal izateko.[10] Gailu horiek nanosentsore dute izena eta osasuna bistaratzeko, biziraupenerako eta defentsarako erabili ahalko lirakete.[11][12][13]

[aldatu] Erreferentziak

  1. ↑ Txantiloi:Cite journal
  2. ↑ Txantiloi:Cite journal
  3. ↑ Txantiloi:Cite journal
  4. ↑ Txantiloi:Cite journal
  5. ↑ Txantiloi:Cite journal
  6. ↑ Txantiloi:Cite journal
  7. ↑ Txantiloi:Cite journal
  8. ↑ Txantiloi:Cite journal
  9. ↑ Txantiloi:Cite journal
  10. ↑ Txantiloi:Cite journal
  11. ↑ Txantiloi:Cite journal
  12. ↑ Txantiloi:Cite journal
  13. ↑ Txantiloi:Cite journal

[aldatu] Kanpo loturak


system wymiany linków wymiana linkami tanie kredyty gotówkowe kreatyna Plaza 3 star hotel Los Angeles krynica noclegi Sejm Tyk