Tresnak |
Nafarroako eskualdeen zerrendaNafarroako eskualdeak ez daude ondo zehaztuta gaur egun, beste garai batean merindadeak zeuden moduan. Probintzia hiru zatitan banatuko dugu, eta maparen arabera deskribatuko ditugu zaonaldeak.
[aldatu] IparraldeaUrdin tonalitate desberdinetan, Bortziriak agertzen dira iparraldean, ekialdean Baztan, Urdazubi eta Zugarramurdi dituztela. Baztanen mendebaldean eta Bortzirien hegoaldean Malerreka ("Bidasoa Garaia") dugu, eta haren hegoaldean, urdin ilunagoz, Ultzama aldea (Basaburua, Imotz, Atetz, Odieta, Anue, Lantz, Olaibar, Ezkabarte eta Ultzama bera). Mendebaldeko eskualdeak, Gipuzkoako mugan, Leitzaldea eta Sakana dira. Ipar-ekialdean, aldiz, arrosa kolorez Zaraitzu-Erronkari ditugu, sartaldetik sortaldera. Azkenik, ipar eta erdialdean, Nafarroa Behereko mugan, Auñamendi dugu, mapan morez dagoelarik. [aldatu] ErdialdeaProbintziako erdi-erdialdean Iruñerria dago, eskualderik populatuena eta hiriburua biltzen duena (mapan berdez). Honen hegoaldean, berde ilunagoz, Izarbeibarra dugu. Mendebaldean, Lizarrerria dugu, zabal-zabal, hori tonalitate desberdinez mendebaldeko zati txikiagoa eta ekialdeko eremu nagusia banatuz. Ekialdean, azkenik, arrosa argiz Agoitz aldea agertzen zaigu (Lintzoain, Longida, Urrotz, Izagaondoa, Untziti, Elo, Ibargoiti eta Agoitz bera) eta arrosa ilunagoz Irunberri aldea (Urraulgoiti, Urraulbeiti, Erromantzatua edo Urraul-Ekialdekoa eta Irunberri bera). [aldatu] HegoaldeaHegoaldean Erribera delako eskualde zabala dugu, hiru zatitan banatuta:
Iparraldeko erdialdean, berriz, marroiz, Orbaibarra eta Tafalla-Erriberriko ingurualdea ditugu (Lerga, Uxue, Pitillas, Beire, Artaxoa eta Erriberri eta Tafalla haiek). Ipar-ekialdean, marroi argiz, Zangozako ingurualdea dugu azkenik (Esa, Ledea, Oibar, Leatxe, Ezporogi, Eslaba, Galipentzu, Zare, Kaseda, Xabier, Petilla de Aragon eta Zangoza bera). [aldatu] Ikus, gainera |
| kreatyna kreatyna www.activebody.pl | Gry Online Gry Online www.pozycjonarka.in… | Plaza 3 star hotel Los Angeles www.triptake.com | krynica noclegi krynica noclegi,ośrodek, wypoczynk… gornik.com.pl | Kredyty odnawialne Kredyty odnawialne www.eskarbiec.pl |