TresnakBeste hizkuntzak
|
MedikuntzaMedikuntza gaixotasunak ezagutu, hauen prebentzioa egin eta sendatzea helburu duen jarduera tekniko eta zientifikoen zientziari deritzo. Medikuak dira jardunbide honetan dabiltzanak.
[aldatu] HistoriaArtikulu nagusia: Medikuntzaren historiaren kronologia
[aldatu] Biografia interesgarriakSakontzeko, irakurri: Historiako medikuen zerrenda Klasikoen artean Galeno eta Hipokrates ezinbestekoak ditugu, antzinako garaietatik medikuntza landu zutenak eta gaur egun ere erreferentziazkoak direnak oinarrizko kontzeptu batzuetan. Aro modernoan, aldiz, aipagarriak dira Alexander Fleming, Sigmund Freud, Robert Koch, Severo Ochoa, Louis Pasteur eta Ramón y Cajal. [aldatu] IkasketakGaur egun, Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) Medikuntza ikasketak egiteko aukera dago Leioa, Gasteiz eta Donostiako kanpusetan, bai eta Nafarroako Unibertsitatean (pribatua) ere. XVI. mendetik 1901. urtean itxi zuten arte, Oñatiko Unibertsitatean eskaintza hauxe egon zen. [aldatu] Espezialitate mediko-kirurgikoakSakontzeko, irakurri: Espezialitate mediko Espezialitate medikoak hiru multzotan banatu ditzakegu: Medikoak beraiek, Kirurgikoak eta Osagarriak. Lehehengoak, Barne Medikuntzak barne hartzen zituen hasiera batean, baina denborarekin banantzen joan dira, besteak beste Endokrinologia, Hematologia, Kardiologia, Nefrologia, Neumologia eta Neurologia. Kirurgikoen artean, Kirurgia orokorra, Obstetrizia, Oftalmologia, ORL eta Traumatologia ditugu, beste batzuen artean. Espezialitate osagarriak diagnostikoaren bidean laguntzen dutenak daude, Anatomia patologikoa, Erradiologia eta Mikrobiologia. Halaber, beste motatakoak ere baditugu, Medikuntzaren Historia, Medikuntza Legala eta Medikuntza Prebentiboa, tartean.
[aldatu] Hiztegi medikoaD E G L M P S T Z [aldatu] Osasun Erakundeak[aldatu] Euskal Herrian[aldatu] Munduan[aldatu] Ikus, gainera[aldatu] Kanpo loturak
|