Tresnak |
Loviisa
Loviisa itsas-hertzeko herria da, 7.400 biztanlekoa. Helsinkitik 87 kilometrotara aurkitzen den herria bere fortifikazio eta zurezko etxeengatik dugu ezaguna. Lurralde honetan finlandiera eta suediera hitz egin daitezke lasai asko, izan ere Suediar Erresumaren menpe zegoenean sortu zen herria.
[aldatu] Zer ikusiEkintza asko antolatzen dira herrian kanpotarrentzat, batez ere itsasontzizko bidaiak eta ibilaldiak, oso aproposak bertako paisaia miresgarriaz gozatzeko. Eliza ere ikustekoa da.
Itsas museoan ikusi daiteken artelana, 1808. urtekoa.
[aldatu] Loviisa herriko museoaMuseoa komandantearen etxean dago kokatua, 1755. urtekoa. Museoak herriaren historiaz, Svartholma fortifikazioaz eta zilarraren ekarpena hitz egiten digu batez ere. Sibelius musikari ezagunaz ere hitz egiten digu museoak, Loviisan pasatako gaztaroaz batez ere, non Kullervo sinfonia idatzi zuen bertan 1892. urtean. [aldatu] Itsas museoaMuseo honek herriaren historiari buruzko kontuak kontatzen dizkigu, baina berezitasuna garai haietako herriko merkatariez eta itsasontziak erakusten direla da. [aldatu] Bonga gazteluaRiitta Nelimarkka eta Jaako Seeck eraikitako museoa herriaren erdigunean kokatuta dago, elizaren parean. Eraikinak 100 urteko adina du eta bertan lehenengoaren lanak eskaintzen dira, margolanak eta artelan garrantzitsuenak batez ere. [aldatu] Hiri Senidetuak |
|||||||||||||||||||||||||||||