Beste hizkuntzak

Leitzaldea

Leitzaldea Nafarroako ipar-mendebaldean dagoen eskualdea da, Iruñeko merindadean. Gaur egun, 6.000 biztanle inguru dauka, Leitza izanda herri nagusia eta eskualdeari izena ematen diona.

Eduki-taula

[aldatu] Udalerriak

[aldatu] Euskara

Oso eskualde euskalduna izateaz gain, aberatsa da zinez euskalkiei dagokienez. Izan ere, Koldo Zuazo hizkuntzalariak hiru eremu desberdintzen ditu: Erdialdeko euskara edo gipuzkerarena, non Araitz, Betelu eta Areso kokatzen baititu, nafarrerarena Goizuetarekin eta tarteko hizkerena Larraun eta Lekunberrirekin.

[aldatu] Leitzaldetar ezagunak

Artikulu nagusia: Leitzaldetar ezagunen zerrenda


Jende ezaguna eman eta ematen du eskualdeak, kirol arloan batik bat. Aipatzekoak dira, besteak beste, Iñaki Perurena harrijasotzailea, Jose Maria Bakero futbolaria eta Aimar Olaizola eta Abel Barriola pilotaria. Halaber, inguru honetakoa dugu Patxi Zabaleta politikari, euskaltzain eta idazlea.

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak


tanie kredyty gotówkowe kreatyna Plaza 3 star hotel Los Angeles krynica noclegi Sejm Tyk