|
|
Lankide eztabaida:Janfri/artxiboa1[aldatu] Erabiltzaile txantiloiakKaixo! Pila bat gustatu zaizkit zure erabiltzaile txantiloiak. Gauza da horietako asko agian interesgarriak direla beste lankideentzat eta agian komeni da, zuk nahi izanez gero, txantiloi bat bilakatzea (ikusi nire erabiltzaile orrian daudenak). Era berean guztia ordenatzeko sortu nituen {{goiko apala}}, {{apala}} eta {{beheko apala}} txantiloiak erabiltzea gomendatzen dizut. Aio! -Theklan; (zer?) 15:16, 29 Abendua 2006 (UTC)
[aldatu] Mila eskerEGA atera ondoren suposatzen da jakin beharko nukeela, baina beti ahaztu egiten zait nola zen araua XD. Mila esker gogoratzeagatik. Istarà Imhotep 11:33, 5 Urtarrila 2007 (UTC) [aldatu] Bizkaiko UdalerriakMomentuz handienak gutxi gora behera eginik daude, egin nuen azkena Etxebarri izan zen, 8.000 biztanlekoa. Bizkaia banatu genezake, bakoitzak eskualde jakin batzuk hartuz. Esaterako, Busturialdea nik hartu nezake, baditut argazki batzuk eta apur bat dakit eskualde horretako herriei buruz. Edo ez dakit, zeuk proposatu ;) -Etxeorratz; (erantzuna hemen idatzi) 12:52, 5 Urtarrila 2006 (UTC)
[aldatu] RedirectaKaixo! Ikusi dut Pellori eginiko ekarpena, kotilla bat naiz, ezin dut ebitatu. Redirect bat egiteko #f1f2f1CT [[Artikuluaren izena]] jarri behar duzu. -Theklan; (zer?) [aldatu] Galdera batEgunon, birzuzenketa orri zuri baten #f1f2f1CT [[nora birzuzendu]] kodigoa idatziz egiten da. Kodigo hau ez duzu buruz ikasi behar, beheko ikur eta letra berezien azkena da; sakatu eta testuan agertuko da. Nahi duzuna artikulu bati beste izen bat ipintzea bada, goian dauden botoietariko bat mugitu da. Horri eman eta segitu pausuak. Aurretik konprobatu orri berri batera zaudela mugitzen. --Pello, beldur barik 12:09, 11 Urtarrila 2007 (UTC)
[aldatu] SpamaKaixo Janfri! Spamarena esaten nuenean zen nire kontaktu guztiei (hotmailen, edo beste leku batean) email masibo bat bidaltzea Wikipedia zer den azalduz eta laguntza eskatzen. Hori baino ez zen. Unikoa egin dut nik jasotzen ditudan email masiboetako helbidea hartuz eta bertara bidaliz, ez dakit hala ere honek funtzionatuko duen! -Theklan; (zer?)
[aldatu] De BroglieAupa Janfri, De Broglieren zure biografia irakurri det eta pare bat gauza aldatu, ea zer iruditzen zaizun. Edozein partikulak elkarrekin doan uhin bat duela ere esaten duzu, neri gehiago gustatzen zait partikula bakoitzak dagokion uhin bat duela esatea edo ta partikulak baliokidea zaion uhin bat duela. Zer iruditzen? Usogorri; (postontzia) 13:39, 15 Urtarrila 2007 (UTC)
[aldatu] Wikipedia guztiek izan beharko luketen artikuluen zerrendaKaixo Janfri. Atzo orrialde hori nahiko galduta gelditu zela ikusi nuenean, Aldaketa berrien orrialdeko goialdean agertzen den taulan gehitu nuen lotura bat, Beharrezko artikuluak izenarekin, eskuragarriago egon dadin. Azalean non jartzea proposatzen duzu? "Wikipedia" izena duen koadro horretan? Bestalde, beharrezko artikulu horien zerrenda hobetzeko proposamen bat dut. Artikulu bakoitzaren ondoan dagokion gaztelaniazko eta ingelesezko artikulurako lotura jartzea, jendeak errazago izan dezan nondik itzuli dezakeen. Zer iruditzen? –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 09:53, 7 Otsaila 2007 (UTC) [aldatu] Doraemon txantiloiaKaixo! Ba egia esan penarekin kendu nuen... baina berehala jarriko dut berriro, lasai! Eskerrik asko abisatzeagatik. -Theklan; (zer?) [aldatu] Wikipediak behar zaituBa ez dut aurkitzen! Ez dago Bidalitako elementuen karpetan... hala ere nahiko sinplea zen, ez pentsa, esaten zuen bakarra da zer den wikipedia (hori hemen nonbait ere aurki daiteke) eta jendeari eskatzen ahal duen heinean artikuluak sortu eta luzatzeko. Pare bat lotura ere baziren, Wikipediara bertara eta beste bat Laguntza:Nola lagundu dezaket orrialdera. Animo! -Theklan; (zer?) [aldatu] Denontzat txantiloiaIepa Janfri! Txantiloi:Lankide denontzat txantiloian ez luke Ez guretzat bakarrik jarri behar, guretzako beharrean? (hau da, hala erabiltzen da: materiala horienTZAT ekarri dute; horienTZAKO materiala ekarri dute; etab.). Hala uste ut nik behintzat... Izan ondo, Orereta 8:15, 29 Martxoa 200 (UTC) [aldatu] ErantzunaArrazoi dezu, uda garaian denok egoten gara denok "lasaiago" eta hori baina esaidazu zein dakien seguru egonde dela Wikipedian abuztuan? jeje, hala ere, bandalizazioak saihesteko, ez da derrigozrrezkoa administratzaile izatea, lankide arruntek ere, egin dezakete desegin botoian sakatuz. Administratzaileek soilik artikuluak ezabatzeko eta lankideak blokeatzeko ahalmena dugu. Beste guztian, berdinak gara lankide guztiak. Baina hori administratzaile ez zaretenon artean eztabaidatu behar duzue, zein dagoen prest izateko etab. Ados ez bazarete jartzen, ba bozketa bat egitea dago, beste wikipediatan bezala. Administratzaile berri baten beharrean gaude bai, baina "lankide aktibo"en artean bilatu behar da. Izan ongi. Ea, uztailerako badugun :P Ez dakit, Txokoan idatzi daiteke, kandidaturak aurkezteko etab. Kabri, (erantzunak hemen) [aldatu] Pasahitza galdutaKaixo Janfri eskerrik asko erantzuteagatik. Bete ditut zuk emandako azalpenak eta mezu hau ateratzena zait: Errorea mezua bidaltzerakoan: "Amuitz" lankidearentzako ez da e-posta helbiderik ezarri. Hasieran e-posta ez nuela bidali ematen du. Konponbidea? Amuitz
[aldatu] hiri gaskoien zerrendazKaixo! Nire zalantza da ea zuzena ote den Baiona okzitaniar hiritzat hartzea. Nik hiri gaskoien zerrendatik kenduko nuke. So hemen. Zazpi 9 Uztaila 2007 00:34 ez dut zure erantzunarekin presarik. ongi pasa oporretan! Zazpi [aldatu] Eskerrik askoMila esker azalpenagatik Janfri, bestela ez dakit txokoa bilatuko ote nuen ere. Hurrengo batera arte. Euskaltzale bat 17:20, 24 Uztaila 2007 (UTC) - idatzi beldurrik gabe Galdera bat, Google-en edo interneten orokorrean bilatutako irudiak Commons-en igotzen baditut, zer jarri behar dut lizentzia motan? Pare bat igo ditut eta ezabatu egiten dizkidate... Euskaltzale bat - idatzi beldurrik gabe Gai honi buruz mezutxo bat ipini dut eztabaida horretan. Uste dut wikiproiektu bat sortzea idea ona izango litzatekeela, euskal udalerri asko eta asko erabat hutsik ditugulako. Denon artean lan egiteko, koordinazio gune bat edukitzeko, Euskal Udalerriak Wikipriektua bezalako bat sortzea idea ona dela uste dut. Tamalez ez dut asko lan egin wikipedia honetan baina aurrerantzean gaztelerazko wikipedia uztea zin egiten dut(euskal gaiei buruz ezin delako lan egin,tabu izugarriak daude,dena politizaturik...) eta euskarazkoan lan egitea. Zer iduritzen?--Nafarroa 17:33, 3 Abuztua 2007 (UTC) [aldatu] Ez dut ulertzenKaixo berriz, ez dakit hau txokoan jartzekoa ote den eta zuri galdetzen dizut. Internetetik irudi bat hartu, gero photoshopen irudi horren zati txikiago bat hartzen badut eta zatia commonsera igo, horrek ez al du balio? Shin-chanen artikulurako igo nituen lau irudi hori eginda, eta commonsetik "bota" egin naute. Gainera, uste dut zerbait erantzuteko esan didatela baina inglesez ez diet nahi dudana ongi esango... Eta gainera, beste wikipedia batzuetan agertzen diren irudiak zergatik euskaraz ez dira agertzen? Ez al da ba derrigorrezkoa commonsera igotzea? Adibidez, Negu Gorriak-en katalanezko artikuluan agertzen diren irudiak. Barkatu eragozpenak eta ondo izan. Euskaltzale bat, idatzi
[aldatu] Sarako EskolaHelburua hasiera batean euskal kultura eta euskal wikipedia bultzatzea zen, lehenik batean lan egin eta ondoren artikuluak beste wikipedietara itzuliz, gaztelera, frantsesa eta ingelesera adibidez euskal kulturari buruzko artikulu interesgarriak. Oraingoz bakoitza piska bat bakoitza berean ari da eta lagun bat ez da agertu oraindik, baina gauzak egin ala euskal kulturarekin zuzenean loturiko artikuluak idatzi eta itzultzen hasi nahiko genuke, hau da, beste wikipedia batzuetara lotura izan. Dena hasiberria da oraingoz, baina Antzinako greziar filosofia eta Espainia eta Euskal Herriko historia garaikidea ez dihoazte gaixki, eta gaztelerazko Axular, Etxepare Juan Tartas eta beste zenbait artikulu euskaratu nahi ditugu eta beste hizkuntza batzuetara itzuli ahal izanez gero.
[aldatu] Artikulu laburregiak txantiloiaKaixo! Bai, agian hobeto da ezabatzearen hori kentzea, ez baitu oso itxura ona ematen. Kontua da Wikipediako artikuluek hiztegiko sarrera edo esaldi labur bat baino izan ez daitezen saiatu beharko ginatekeela, eta horregatik sortu nuen txantiloi hau, oso-oso laburrak diren artikuluak eta ia informaziorik ematen ez dutenak osatzen joateari lehentasuna emateko. Kendu dut ezabatzearena. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 09:30, 29 Urria 2007 (UTC) [aldatu] ZARATAMOParkatu Janfri !!! Futbol zelaira irten naiz arauak ongi kontrolatu gabe eta gainera ESPONTANEOAK badaudela jakin gabe. Dena zeure menpe zegoela uste nuen , horregatik inolako asmo txarrekin egindako balorazioa. Azaldu didazuna kontutan harturik saiatuko naiz entziklopediaren helburua betetzen. Benetan, estimagarria zure lana. ZARATAMOKOA |