|
|
Lankide eztabaida:Enzaiklopedia
[aldatu] OngietorriaEskerrik asko!!! Nola egin duzue???, niri bakarrik {{ ongietorria } agertzen zait, eta gero ez, gero ongietorri, Enzaiklopedia,... Beren beregi horretarako sorturik dagoen txantiloi (plantilla) bat da. Nabigatu bertan duzu orrietatik ikusteko kontua zelan doan. Galderaren bat izatekotan galdetu trankil nire eztabaida orrian.--Janfri; bai esan? Ongi! baina zein da zure eztabaida orri hori? Nire sinaduran agertzen den bai esan? horretan klik eginez agertuko da. Orain idazten ari garen orri hau zure eztabaida orria da. Bide batez, ikusi ditut zure kainabera eta arrantzalea artikuluak. Ezabatu egin ditut eduki entziklopedikorik ez zutelako (bide batez, Arrantzale artikulua jada existitzen da), baina ez etsi. Segi beste artikulu batzuk eredu moduan erabiltzen eta gero eman zuk idazteko jauzia. Goiko ongietorrian agertzen zaizkizun orriak ondo irakurtzea gomendatzen dizut artikuluak idazten hasi baino lehen, wikipediako estiloa, politikak etab. agertzen baitira bertan.—Janfri; bai esan? EtorkizunaKaixo! Zenbateraino nahi duzu hedatu etorkizuneko artikuluak... nik uste gehiegi egitea ere ez duela zentzurik, gutxiago hutsik egongo badira... - Theklan eztabaida ekarpenak eposta
- Theklan eztabaida ekarpenak eposta ongi!--Entziklopedia, wikilari arrunta 20:28, 16 Urtarrila 2008 (UTC)
Artikulu laburregiakKaixo Enzaiklopedia. Ikusi dut Action Man eta Spiderman artikuluak sortu dituzula. Oso-oso laburrak dira. Gai horiek interesatzen bazaizkizu, saiatu eduki gehiago idazten eta artikulua osatzen. Horretarako, nahi baduzu, begiratu beste hizkuntzetako artikuluak edo bestela zuk zeuk idatzi. Gainera, nik uste, Spiderman heroiari buruz gauza asko dago idazteko! Ondo izan. --josugoni (erantzun hemen) 10:14, 26 Urtarrila 2008 (UTC) AlbisteakBai, asko igo da joan zen astetik... baina 46.a izaten jarraitzen dugu, hau da, geziak beste gauza bat adierazten du, wikipedia guztiak egunero hazten baitira. - Theklan eztabaida ekarpenak eposta Azala/ Asteko txisteaKaixo! Bai, ikusi dut. Horrelako proposamenak hobe daude Txokoan, hau da, Txokoan egin eta eztabaidatuko da behar den edo ez. Gainera zuk txantiloia egin dezakezu, baina ez da agertuko azalan ez badu administratzaile batek azala aldatzen, beraz lana ere antzua zen. Ni berez eztabaidatuko balitz kontra egongo nintzateke, baina nahi izanez gero egin proposamena Txokoan eta ea jendeak zer dioen. Ondo segi. - Theklan eztabaida ekarpenak eposta
Asteko argazkiaAupa! Asteko argazkian, bost argazkiren alde bozkatu duzula ikusi dut; eta lau soilik aukera daitezke (baten aldeko bozka kendu beharko duzu, beraz). Bestetik, argazki bat proposatu duzula ere uste dut (Tximistak gau euritsu batean izenekoa), baina argazkia Errumaniakoa da, eta hori Euskal Wikiatlasaren atal bat denez, Euskal Herriari loturiko irudiak proposatu behar direla esango nuke. Ondo izan, --Orereta (erantzunak) 15:03, 23 Otsaila 2008 (UTC) John TennielAupa, Unai, izenburua aldatu dut beste Wikipedietan dagoena ikusita. Ondo izan! --Unai (esaidank) 17:33, 28 Otsaila 2008 (UTC)
Hola!Gracias por la bienvenida. Se podría renombrar el artículo "Thalia" a "Thalía", ya que su nombre se escribe correctamente con acento. Gracias! --El Mexicano 15:31, 29 Otsaila 2008 (UTC)
Ya lo comenté en la página de discusión, pero todavía no estaba registrado. Yo considero que tratándose de un nombre propio que se escribe con el alfabeto latino, debería seguir su ortografía (en inglés y otras lenguas tampoco existe la tilde, sin embargo así viene el título). Saludos, --El Mexicano 15:37, 29 Otsaila 2008 (UTC) Por lo que la tilde sería aconsejable es que es ésta su acentuación correcta: /talía/ mientras existe otro nombre (sin tilde en castellano): "T(h)alia" que se pronuncia /tália/ que es diferente. Si no me equivoco, en euskera no existe el acento fonológico (tampoco en mi idioma). Bueno, ha sido nada más un comentario. :) --El Mexicano 15:46, 29 Otsaila 2008 (UTC) Argia SariaAupa, hi! Hemen duzu sariaren inguruan izan genuen solasaldia. Bertan azaltzen du norbaitek nor den bakoitza. Ni, alkondara beltza eramaten zuena nauzu. Izan ondo! --Unai (esaidank) 21:53, 12 Martxoa 2008 (UTC) Donostiako ItunaArratsaldeon: Donostiako Ituna artikuluan " wikitu " txantiloia jarri duzu eta ez dakit zer esan nahi duen. Nola hobetu dezaket artikulua? Lopezartetxe 19:51, 21 Martxoa 2008 (UTC) Monero-rik ez dagoKaixo, Enzaiklopedia, Josu naiz, "Salmonella" artikuluaren egilea. Ohartu naiz "Salmonella"-ren artikuluaren sailkapen zientifikoan "Bacteria" Erreinuaren ondoan "Monero" idatzi duzula, eta ene ustez hori ez da zuzena. Horregatik ezabatu dut "Monero" hitza. Begiratu "Salmonella"-ren artikulua beste hizkuntzetan, eta konturatuko zara Erreinua aipatzerakoan "Bacteria" jartzen duela, besterik gabe. Ez dago "Monero"ren aipamenik. Ikusi baita ere "Bakterio" artikuluan "Taxonomia" atala, bertan ikusiko duzu "Monero"-ren aipamena gaur egun ez dela egokia. Garai batean erabiltzen zen hitz hori, baina gaur egun ez. Horregatik "Salmonella"ren Erreinua "Bacteria" da, besterik gabe. Agur bero bat. Josu 22:05, 21 Martxoa 2008 (UTC) Ugaztun artikuluaBarkatu Enzaiklopedia, ez naiz konturatu ugaztun artikulua oraindik aldatzen ari zinenik. Zuzenketa batzuk egin ditut, barkatu zure lanaren erdian sartu banaiz.--Assar; (erantzun hemen) 21:20, 22 Martxoa 2008 (UTC)
ProkariotoKaixo Enzaiklopedia!! Galdera bat daukat: Zergatik aldatzen duzu "prokarioto" jarritakoan "prokariotiko"ra? Ni artikulu guztietan prokarioto jartzen ari naiz (neuk aldatzen ditudanetan), eta zalantza sortu didazu!! Artikulu bat badago "prokarioto" izena duena, hori ongi egongo da ba? Laida 20:06, 23 Martxoa 2008 (UTC)
ReferencesArtikulua fidagarria izateko, beharrezkoa da eduki entziklopedikoa, batez ere auzitan badago, errefentziatzea iturri fidagarrien bidez (testu liburuak, aldizkari espezializatuak...) horretarako wikipediak baditu bere tresnak, eskematikoki era honetan egiten delarik:
Gero, erreferentziak, artikulu bukaeran jartzen dira, nahi duenak kontsulta eta konproba ditzan eta horretarako, erabiltzen da <references/> agindua. Ikusi esate baterako Euskal Herriko geologia edota Uhin-partikula dualtasuna artikuluen kodeak, bertan konturatuko zara nola erabiltzen den eta gero zein den emaitza. Lagundu dizudala espero dut.--Janfri; bai esan?
AlekseievitxKaixo Enzaiklopedia. Euskaraz, Juri Alekseievitx Gagarin da, eta ez Juri Alekseievich Gagarin. Hizkuntza bakoitzak bere erara itzultzen ditu errusierazko izenak, beste alfabeto bat baitute (zirilikoa). Artikulu bera beste hizkuntzetan begiratzen baduzu, ikusiko duzzu hori: Yuri Alekséievich Gagarin, Iuri Aleksejevic Gagarin, Yuri Alekseyevich Gagarin, Youri Alekseïevitch Gagarine, Juri Alexejewitsch Gagarin eta abar. Eta euskaraz itzultzeko sistema bat dago (ikusi, adibidez, Berriaren estilo liburuan), bertan dago dena. Horrela, Юрий Алексеевич Гагарин = Juri Alekseievitx Gagarin da. --josugoni (erantzun hemen) 12:29, 27 Martxoa 2008 (UTC)
IP arraroa?Beno, agian zure iparekin ikusten zaudena ez da Mikel Olasagastik egindako aldaketak, baizik eta hitzaldia ematen dagoen lekutik egindako aldaketak (institutu bat edo izan daiteke). Beraz ez pentsa ekarpenak berak egiten dituenik (bide batez, ekarpen asko egiten ditu berak!). - Theklan eztabaida ekarpenak eposta GraciasHola, gracias por la bienvenida. Lamentablemente mi nivel de vasco es menos que pobre. Saludos, --Góngora 23:47, 31 Martxoa 2008 (UTC) AsmozKaixo! Gauza da informazio hori dela Fundazioan dugun bakarra eta nahiz eta webguneko informazioa berdiña izan, neure hitzekin jartzen saiatu naiz. Zer egin beharko nuke, guztiz aldatu??? Baina eman beharreko informazioa berdiña da?? Barkatu horrenbeste mareatzea... (xml)2008, Apirilak 2 Eskerrik asko! Azken galdera... Nola ematen diot Wiki formatua??? Ulertuko dut ez badidazu erantzuten... (xml)2008, Apirilak 2 Ozeano Atlantikoa eta ez Atlantiar ozeanoaAdio Enzaiklopedia, Nik ezabatu "Atlantiar ozeanoa", zuk berriz erantsi duzu. Euskaltzaindiari pausatu galdera bati, erantzun hau helarazi zidan. "-ar/-dar/-tar atzizkia emankorra da, izen bati lotua adjektiboak sortzeko. Adibidez:
Zein da "atlantiar" formaren atzean autonomia lexikal osoa duen izena? "atlanti"? "atlantia"? Ez dago forma autonomorik. Garbi ageri da hor "atlantiar" formaren desegokitasuna, ez baitu onartzen deskodetzerik <izena + atzizkia> eran. Arrazoi beragatik da desegokia, adibidez, "unibertsitari" hitza erdal "universitaire" hitzaren ordain gisa, atzizkia kenduz gero gelditzen den oinarria ("unibertsit", "unibertsita") ez baita ezer ("unibertsitate" da benetako izena)." Euskaltzaindiaren arabera beraz, "atlantiar" hitza gaizki eratutako hitza da. Atlantikoa hitza berriz erabili behar dena da. Izan ongi, Patxi L. 09:23, 3 Apirila 2008 (UTC)
EnontekiöIep! Gauza bat, wikipedia, entziklopedia bat da eta bertan egiazko informazioa idatzi behar da. Enontekiöko herrixka guztien etxeak ezin dira esku bateko atzamarren bidez kontatu eta nik egin ditudan artikuluak korrika eta presaka kopiatu eta pegatu ordez, herrixkei buruzko informazioa bilatu eta idaztea gomendatzen dizut. Edo gustuko ez baduzu, utzi niri artikulu hoiek idazten horretan ari naiz eta! (no va a malas)...benga! lan ona iten ari zeala! —kanuto90 18:24, 6 Apirila 2008 (UTC) Wiki batWikia izateko pausuak: 1. Web domeinua izatea. 2. Wikia instalatzea (artikuluan dituzu ezagunenak). Aipatu didazun webguneko wikia, Wikipediak darabilen berdina da, hau da, MediaWiki. Instalatzeko, hau jarraitu behar duzu, oso erreza da. Galdetu lasai. --Unai (esaidank) 15:28, 11 Apirila 2008 (UTC) DonostiKaixo!! Donosti izeneko kategoria sortu duzula uste dut, baina lehendik badago Donostia izena duen kategoria (Donostia da hiriaren izena). Zemoduz Donosti kategoria ezabatzeko eskatzen badugu? Laida 19:24, 11 Apirila 2008 (UTC) Izenburua letra xehezEskerrikasko azalpenak berriz jartzeagatik!! Beldurtu egin naiz, txantiloia zeramaten artikulu guztiak aldatu direlako!! Horrela ikasten da... Milesker!! Laida 15:23, 12 Apirila 2008 (UTC)
Ez orregaitik, Ondo pasa!--Enzaiklopedia • Ezt ekarpenak 16:44, 12 Apirila 2008 (UTC) Removed request for deletionHello. Why did you remove my request without any comment? --Euku 10:54, 25 Apirila 2008 (UTC) AlemanakBai, aleman horrek lana sortarazi du, kar, kar! Izan ondo! --Unai (esaidank) 20:17, 25 Apirila 2008 (UTC) Bot bat eginKaixo! Bot-ak eginkizun ezberdin askotarako erabiltzen dira, eta erabiltzen hasi aurretik beharra dagoela antzeman eta baimena eskatu behar da. Zer egin nahi duzu zuk bot-arekin? –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 13:46, 27 Apirila 2008 (UTC)
Santa ZeziliaKaixo! Ikusi dut udalerrien hori jarri diozula Santa Zeziliari. Baina Santa Zezilia herriari beharko luke eta Santa Zezilia santuari, ez? Koro 20:00, 28 Apirila 2008 (UTC) SinaduraIepa! Ba berez egin daiteke, baina konplexua da eta kanpo loturak eta htmlarekin egin behar denez, segituan aldatu nuen, arzoaz konturatu orduko. Orain ezt eta @ jartzen du loturak egiteko. -Theklan · ezt Kontu txiki bataupa Enzaiklopedia! Azalduko zenidake aldaketa hau mesedez? Ez dut ulertzen nolatan beste lankide bat zure lekua hartu duen baldin eta bere izenarekin eta apartekoekin idatzi eta sinatu badu. Jokoz kanpo utzi nau zure aldaketak, ez baitakit zergatik egin duzun. Ondo izan.--Janfri; bai esan?
Kritika bada, laga zure erantzuna mezuaren azpian, zure iritzia azalduz, ezin zara hortik zentsuratzen joan.--Janfri; bai esan? MonobookKaixo! Ez, ez da beharrezkoa, baina dena da politagoa eta beste funtzio batzuk ditu, euskaltzaindiaren arau bilatzaile bat, itzultzaile batzuk eta administeratzaileentzako erramintak bezala. Nahi baduzu instalatu kopiatu nirea eta kitto. -Theklan · ezt Txantiloia aldatzeaKaixo Enzaiklopedia! Bi aldiz egin duzu ni aldatzen nengoen artikulu sorta batean zuk aldaketak egitea. Lan hori egin dezakezu, noski, baina niri erritmoa hausten didazu, aldaketak egiteko erabiltzen dudan modua dela eta. Nahi baduzu koordenatuen lanarekin lagundu hasi nahi baduzu Gipuzkoako herriekin, guztietan koordenatuak daudela ziurtatzen. Eskerrik asko! -Theklan · ezt TaulapolitaZe arazo ikusten duzu taulapolita delako kodean egindako aldaketarekin, ba? Komenigarria litzaiguke aldaketa hau egitea eta {{taulapolita}} txantiloia desagertzea, izan ere class="taulapolita" kodea erabiltzeak malgutasun handiagoa eskaintzen digu, eta metodo hori erabiltzen dute beste hizkuntza askotan ere. MediaWiki:Common.css estilo orriaren bitartez taula beraz gain, burualdea (th), gelaxkak (td), hauen testua, eta beste gauza asko konfigura daitezke. Bestalde, bot-a jada deskargatu baduzu, pywikipedia izeneko karpeta bat izango duzu zure ordenagailuan, ezta? Horren barruan user-config.py izena duen fitxategi berri bat sortu behar duzu, eta proba orrian jarri duzun kode horrekin bete. Horren ostean has zaitezke probak egiten. Hasieran proba txikiak egin, badaezpada ere! Ez badakizu bot-a nola erabili, esaidazu eta esango dizut adibideren bat. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 07:18, 28 Maiatza 2008 (UTC)
[aldatu] Bot-aEz duzu config karpetarik behar. Pywikipediaren karpeta nagusian, interwiki.py eta beste fitxategi asko dauden karpeta horretan bertan, user-config.py izena duen fitxategi berri bat sortu behar duzu. Nahi izanez gero testu editore arrunt batekin egin dezakezu (ohar-bloka?); eta fitxategi horretan honako eduki hau sartu: mylang = 'eu' usernames['wikipedia']['eu'] = u'EnzaiBot' Horixe da sistema martxan jartzeko behar duzun konfigurazio minimoa. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 07:09, 29 Maiatza 2008 (UTC)
Baina egin beharreko lehenengo gauza .zip fitxategia deskonprimatzea da. Ondoren, deskonprimatutako karpeta hori c:\ edo nahi duzun lekuan jarri, eta komando lerrotik bertara joan. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 13:37, 3 Ekaina 2008 (UTC)
Ongietorriarena moldatzea zailxeagoa da, euskaratu egin behar delako, baina lasai, horretarako momentuz ez dago behar handirik, lan gutxi izaten baitu nire bot-ak horrekin. Ez duzu interwikienak funtzionatzerik lortu? –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 20:24, 10 Ekaina 2008 (UTC) [aldatu] MezuazAgur! Eskerrik asko mezuarengatik. —Hegibeltz 11:33, 30 Maiatza 2008 (UTC) [aldatu] Kongoko udalerriakKaixo Enzaiklopedia! Kongoko herrien artikuluak sortzen zabiltza eta ez zaude txantiloi egokiak erabiltzen. Mesedez, begiratu Barumbu artikuluan egin ditudan aldaketak eta horrelako eredua jarraituta askoz hobe geratuko da. Bide batez, euskaraz populazioa eta dentsitatean milakoak . baten bitartez bereizten ditugu. ah! eta pare batean gutxienez ez datoz bat jarri dituzun azalera eta biztanleria datuak jarri duzun dentsitatearekin... datuak ondo kopiatu! aio! -Theklan · ezt
Ez dira inolaz ere berdinak. Beste gauza bat da puntua ia-ia leku berdinean ateratzea, herrietaz ari baikara oso handia den herrialde batean. Konpara itzazu eta bi berdin berdin aurkitzen badituzu esaidazu, gaizki dagoela. -Theklan · ezt
[aldatu] EnzaibotKaixo Enzaiklo! Ikusi dut bota ez dabilkizula, eta ez dakit zergatik izango den. Zuk jarri duzun adibidea probatu dut eta niri ere ez dabilkit: c:\pywikipedia>python interwiki.py Tirango_itsasartea Python hitza kentzen badiot, ordea, ondo dabil: c:\pywikipedia>interwiki.py Tirango_itsasartea Probatu python hitzarik gabe ea zer gertatzen den. Agur! Tximist - Zer berri? 13:36, 12 Ekaina 2008 (UTC)
[aldatu] WAP botoiaWAP telefono mugikorretik ikusteko bertsio berezia da, hau da edozein lekutatik, internetdun mugikorra izanda wikipedia kontsultatu ahal izateko era horretan. Ondo izan!--Janfri; bai esan?
[aldatu] BotoiaKaixo! Saiatuko naiz aldatzen egunen batean... baina gehiegi ere ezin dut egin, lan handia baita horrelako gauzak euskaratzea. Aio! -Theklan · ezt |