|
|
Katalan
Katalan
català, valencià |
| Ahoskera: |
NAF: [kataˈlaː] |
| Non mintzatzen den: |
Andorra, Espainia, Frantzia eta Italia |
| Eskualdea: |
Andorra, Katalunia, Valentziako Erkidegoa, Balear Uharteak |
| Guztira hiztunak: |
10 milioitik gora; haietako 7 milio hiztun aktiboak |
| Hizkuntza familia: |
erromantzea |
| Estatus ofiziala |
| Hizkuntza ofiziala: |
Andorra, Valentziako Erkidegoa (Espainia), Balear Uharteak (Espainia), Katalunia (Espainia), Alger (Italia) |
| Araugilea: |
Institut d'Estudis Catalans
Acadèmia Valenciana de la Llengua |
| Hizkuntza kodeak |
| ISO 639-1: |
ca |
| ISO 639-2: |
cat |
| ISO 639-3: |
— |

Katalana hitz egiten den eremua
|
| Oharra: baliteke orri honek NAF fonetika ikurrak edukitzea Unicoden. |
Katalana latinetik datozen hizkuntzetako bat da, 9.500.000 milioi lagunek hitze egiten dutena. Valentziera eta mallorkera ditu dialekto nagusiak.
[aldatu] Katalanaren geografia
Lau herrialdetan mintzatzen da:
- Andorra, bertakoa da eta hizkuntza ofizial bakarra da.
-
- Balear Uharteak: bertakoa da eta gaztelaniarekin bat, koofiziala. Dialekto balearra mintzatzen da baina batasunik gabekoa da, azpidialekto asko baititu.
-
- Valentziar Erkidegoa: bertakoa da eta ofizialki eta generikoki, "valencià" edo "valentziera" dialektoaz hitz egiten da. Batasunik gabekoa da, erkidegoan hiru azpidialekto baitaude.
Berez, Castelló-n mintzatzen den valentzierak Lleida eta Tarragonako katalanarekin parekotasun handiak ditu. Eremu hartan, valentziera biztanleriaren % 40,1en ohiko hizkuntza da; aldiz, Valentziar Erkidego osoan, biztanleen % 25en ohiko hizkuntza da, gutxi gorabehera.
- Frantzia: Aintzinako Rosselló eta Cerdanya eskualdeetan (Ipar Katalunia moduan ezagunak halaber), gaur egungo Ekialdeko Pirinioak departamentuaren zatirik handiena osatzen duten lurraldeetan. 2008ko abenduaz geroztik, koofiziala da, frantsesarekin batera; dena dela, frantsesaren aurrean atzerapen handia pairatu du, biztanleen % 3.5ek soilik hitz egitn baitu.
Eremu linguistiko osoa bildu nahi duen izena "Països Catalans" da, XIX. mendearen amaieran Joan Fuster idazle ospetsuak sortua, "Nosaltres, els valencians" (Gu, valentziarrak) bere liburuan.
- Latinaren etortzea baino lehenagoko hitzak
- Grekotikako hitzak
- Araberaren ekarpena
[aldatu] Hizkuntza ofizialtzat duten eskualdeetan
[aldatu] Ofizialtasunik gabeko eskualdeetan
| Eskualdea |
Ulertzen dute |
Badakite hitz egiten |
| Herri Katalanak |
11.207.555 |
9.090.986 |
| Munduko beste eskualdeak |
+350.000? |
350.000 |
| GUZTIRA |
11.557.555 |
9.440.986 |
[aldatu] Dialektologia
Sakontzeko, irakurri: Katalanaren dialektoak
|
Mendebaldeko Dialektoak
- Ipar-mendebaldeko katalana
- Ribagorzarra
- Pallarera
- Lleidarra
- Hegoaldeko katalana edo Iparraldeko valentziera
- Tortosiera
- Matarrainera
- Maestrazgoko valentziera
- Valentziera
- Planako valentziera
- Erdialdeko valentziera
- Hegoaldeko valentziera
- Mallorkera
|
Ekialdeko dialektoak
- Iparraldeko katalana
- Erdiko katalana
- Salatera
- Bartzelonakoa
- Tarragonakoa
- Xipellarra
- Balearra
- Algerera
|
 |
[aldatu] Literatura
Sakontzeko, irakurri: Katalanezko literatura
Organyako Homiliak dira idatzitako dokumentu literariorik zaharrenak: adituen arabera, 1080 eta 1095 urte bitartekoak dira. Itun Berriaren predikura bideratutako sermoi-liburu bateko atalak dira.
Idazleen artean, ospetsuenak dira, beste batzuen artean, Ramon Llull, Ausias March eta Salvador Espriu.
Sakontzeko, irakurri: Katalanezko musika
Azpimarratzekoak dira Raimon, Joan Manuel Serrat, Maria del Mar Bonet eta Lluis Llach abeslariak.
Taldeen artean, Els Pets eta Sopa de Cabra ezagunenak dira.
[aldatu] Hedabideak
1993tik urtero antolatzen dute Correllengua izeneko lasterketa aldarrikatzailea, Korrikaren eredua hartuta.
[aldatu] Ikus, gainera
|