TresnakBeste hizkuntzak
|
Irlandako Errepublika
Irlandako Errepublika Europa ipar-mendebaldeko Irlandako uhartean dago eta Europar Batasuneko kide da. Hiriburu eta hiri handiena Dublin (irlanderaz Baile Átha Cliath) du, 1.661.185 biztanlerekin. Beste hiri nagusiak Cork/Corcaigh (380.000), Limerick/Luimneach (93.321), Galway/Gaillimh (71.983), Waterford/Port Láirge (45.775), Ennis/Inis (24.253) eta Kilkenny/Cill Chainnigh (23.967) dira. Uhartearen iparraldeko seienari Ulster deritzo; horren zati handiena (Ipar Irlanda) izenez ezagutzen da eta gaur egun Erresuma Batuaren menpe dago.
[aldatu] GeografiaSakontzeko, irakurri: Irlandako uhartea Irlandako uhartea Britainiar uharteetako bi uharte nagusien artean txikiena da, Britainia Handiaren mendebaldean kokatua. Uhartearen erdialdeko ordokian, mila metro inguruko mendixka ugari altxatzen da. Horien artean garaiera Carrauntuohill mendia da (irlanderaz Carrán Tuathail), guztira 1.041 metroko garaiera dauka. Bestalde Shannon ibaiak, (Irlandako luzeenak alegia, uhartea 386 kilometrotan zehar zeharkatzen du. [aldatu] HistoriaSakontzeko, irakurri: Irlandako Errepublikako historia
[aldatu] Politika
Mary McAleese, Irlandako Errepublikako Uachtarán edo Presidentea
Irlandako Errepublika edo Éire errepublika demokratiko eta parlamentarioa da. Irlandako presidentea (gaelikoz Uachtarán na hÉireann) estatu burua da, zazpi urtez behin hauteskunde bidez aukeratua. Gaur egun protokoloko funtzioak betetzen ditu gehienbat, baina konstituzioak zeregin berezi batzuk ematen dizkio. 1997tik presidentea Mary McAleese da (Fianna Fail alderdikoa), 2004an berriz aukeratu zuten eta. Parlamentuak (Oireachtas) bi ganbera ditu: Senatua (Seanad Éireann) edo goi ganbera eta Dáil Éireann edo behe ganbera. Senatuak 60 kide ditu, modu desberdinetan aukeratutakoak (lehen ministroak izendatuta, unibertsitateek izendatuta edo lanbide adarretako ordezkariek izendatuta. Ganbera honek boterea duen arren, gai gehienetan behe ganberak du nagusitasuna. Dáil Éireann-ek 166 kide ditu (Teachtaí Dála) bost urtez behin aukeratzen da sufragio unibertsalaren bidez. Irlandako hauteskunde sistema berezia Boto Transferigarri Bakarra (Ingelesez Single Transferable Vote) bezala ezagutzen da; bertan, hautesle bakoitzak nahi beste hautagairi eman diezaioke botoa, gustukoenetik hasita zerrendatuz. Botoak zenbatzean kuota bat ezartzen da eserleku bat hartu ahal izateko, eta banan-banan boto gutxien dituztenak ezabatzen joaten dira eta soberakoak bigarren, hirugarren... hautagaiari batzen. Dáil Éireann-i dagokio, besteak beste, lehen ministroa (Taoiseach) aukeratzea, gobernua kontrolatzea eta legeak eta aurrekontuak onartzea. Gobernua gehienez 15 ministrok osa dezakete eta horietatik gehienak Dáil-eko kideak izan behar dira. 2007ko hauteskundeen ondoren, gobernua Fianna Failek, Irlandako Alderdi Berdeak eta Demokrata Progresistek osatu zuten, Bertie Ahernen gidaritzapean. Oposizioko alderdiak Fine Gael, Alderdi Laborista eta Sinn Fein dira. [aldatu] Banaketa administratiboaSakontzeko, irakurri: Irlandako banaketa administratiboa Errepublika lau probintziatan eta 26 konderritan banatuta dago. Biztanle-dentsitaterik handiena ekialdeko kostaldean eta hegoaldean dugu: 1. Iparraldean, Ulster, hiru konderri Irlandakoak dituela eta sei Erresuma Batukoak. 2. Hegoaldean, Munster (Cork): 1.172.170 biztanle eta 6 konderri. 3. Ekialdean, Leinster (Dublin): 2.292.939 biztanle eta 12 konderri. Probintziarik populatuena. 4. Mendebaldean, Connacht (Galway): 503.083 biztanle eta 5 konderri. [aldatu] Inguru naturalaCarrauntuohill edo Carrán Tuathail mendirik altuena du (1.041 m), Kerryko konderrian dagoena. [aldatu] Kultura[aldatu] DantzakSakontzeko, irakurri: Irlandar dantzak Irlandak dantza propioak ditu, horien artean irlandar zapatatua da ezagunenetakoa. [aldatu] HizkuntzakHerrialde ofizialki elebiduna bada ere, ingelesa da hizkuntza nagusia ia arlo guztietan. Irlanderari dagokionez, 250.000 hiztun aktibo bizi dira gaur egun guztira. Hizkuntza nagusia da oso leku gutxitan, eta eremu gutxitu horrek Gaeltacht izena hartzen du. Bertan 85.000 pertsona kontzentratzen direla, batez ere Donegal, Mayo, Galway, Kerry eta Cork mendebaleko konderrietan. [aldatu] LiteraturaSakontzeko, irakurri: Irlandako literatura Irlandako idazle ezagunen artean Oscar Wilde, George Bernard Shaw eta James Joyce ditugu, besteak beste. [aldatu] MusikaSakontzeko, irakurri: Irlandako musika Herrialdeak oso estilo desberdineko talde eta abeslariak eman ditu, folk musikatik (The Chieftains edo Clannad) rockera (U2). Halaber, Van Morrison edo Sinead O'Connor moduko abeslari handiak irlandarrak izan dira. [aldatu] OspakizunakMartxoaren 17a San Patrizioren eguna da (Saint Patrick ingelesez edo Naomh Pádraig gaeleraz), Irlandako patroia izanda herrialdeko festa egun nazionala dena, diasporan ere ospatutakoa. [aldatu] KirolakIrlandako futbol selekzio nazionalak hiru aldiz jokatu du Munduko Futbol Txapelketaren azken fasea. [aldatu] Hedabideak
[aldatu] Irlandar ezagunakSakontzeko, irakurri: Irlandar ezagunak Oscar Wilde eta James Joyce moduko idazleak, Enya, Bono eta Van Morrison kantariak eta Peter O'Toole aktorea irlandarrak dira. [aldatu] Ikus, gainera[aldatu] Kanpo loturak
|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| kreatyna kreatyna www.activebody.pl | Gry Online Gry Online www.pozycjonarka.in… | Plaza 3 star hotel Los Angeles www.triptake.com | krynica noclegi krynica noclegi,ośrodek, wypoczynk… gornik.com.pl | Kredyty odnawialne Kredyty odnawialne www.eskarbiec.pl |