TresnakBeste hizkuntzak |
Hattula
Hattula Finlandiako Kanta-Hame lurraldeko udalerria da. Herria ez da 10.000 biztanlera iristen, eta bertako jendea nekazaria eta sozial-demokrata sutsuak izateagatik ezagunak dira, nahiz eta azkenengo bozketetan gutxigatik irabazi zuten.
[aldatu] Zer ikusiHerria ez da ezaguna turismoagatik, baina hainbat interes-gune aurkitzen dira bertan. Hattulako ardoa ezaguna da iparraldean, eta hainbat eskurtsio antolatzen dira bertako ardoa dastatzeko Finlandia osoan. [aldatu] Gurutze Santuaren ElizaErdi Aroko eliza garrantzitsua. XV. mendetik irauten duen Finlandia osoko eliza bakanetakoa. XVI. mendehasieran eginiko margolanak ondo konbertsuak daude eta Bibliako 180 istorio errepresentatzen dituzte. Zurezko 40 eskultura ere elizan daude, zaharrenak XIV. mende hasierakoak. [aldatu] Museo MilitarraFinlandiako museo militar bakarra da. 1939. urtean, II. Mundu Gerran erabiliko tankeak erakusten dira bertan, sobietarrek guda irabazi ondoren itzuli zizkienak eta 1961. urterarte erabiliak izan zirenak. Kolekzioak 50 tanke ditu eta beste hainbat ibilgailu, hala nola T-34 errusiarrak eta "Sturmgeschütz III Ausführung G" alemaniarrak. Noiz behinka exibizioak eskaintzen dira, batez ere Laponiako Gerra oroitarazten dutenak. [aldatu] Inkala JauregiaNekazal-lurraldeko jauregia. Alajärvi lakuaren oinetan eraikia 1810. urtean. Sauna bat dago bertan eta egun batzuk gelditzeko aproposa da. |
|||||||||||||||||||||||||||||