TresnakBeste hizkuntzak
|
Galesera
Galesera (Cymraeg) Galesko berezko hizkuntza da, gaur egun egoera gutxituan dagoena. Mintzaira indoeuroparra da, multzo zeltikoarena eta talde britonikoaren barruan dagoena, bretainiera, galo eta kornubierarekin batera.
[aldatu] Hiztunen geografiaGalesko biztanleen %20a inguru, 610.000 hiztun ditu (2001) , gutxi gora-behera. Hizkuntza nagusia dutela, herrialdeko iparraldean eta mendebaldean kontzentratzen dira hiztunak batez ere: Gwynedd (%76), Anglesey/Ynys Môn (%70.5), Carmarthenshire/Sir Gaerfyrddin (%63.6) eta Ceredigion (%61). Dialektoei dagokienez, Iparraldeko ("Gog") eta Hegoaldeko ("Hwntw") aldaeren arabera sailkatzen dituzte. Bestela, 1993an S4C telebista kateak egindako inkestaren arabera, beste 135.000 bat hiztun bizi ziren orduan Ingalaterran. Halaber, Argentinako Chubuteko probintzian badago galestarren komunitate bat, eta horien artean galeseko hiztunak badaude (25.000). Azkenik, Kanadan (3.160), AEBetan (2.655), Zeelanda Berrian (1.155) eta Australian (1.060) ere galeseradunak ditugu. Guztira, beraz 750.000 hiztun baino gehiago. [aldatu] Historia
Galeseraren ezagutza datuak (2001).
[aldatu] Ortografia[aldatu] Hiztegia
[aldatu] Gramatika[aldatu] HezkuntzaIkasleen %25-30ak galesera dauka lehen hizkuntza eskolan. Bestela, ume guztiek galesera ikasi behar dute 16 urte bete arte (gehienek bigarren hizkuntz moduan). Galeserazko irakasle bereziek "Athrawon Bro" izena hartzen dute. Unibertsitate mailan, Bangor eta Aberystwyth hirietan ikasgai batzuk eskaintzen dituzte. [aldatu] Hedabideak
[aldatu] Literatura eta musika[aldatu] Literatura[aldatu] Musika[aldatu] EisteddfodSakontzeko, irakurri: Eisteddfod Galeserazko kultur jaialdi tradizionala da, literatura eta musikaren ingurukoa eta lehiaketa modukoa. Lehenengo aztarnak XII. mendekoak dira, eta gaur egun nazio mailan egiten dute urtero Galesen, bai eta herrialdetik kanpo ere. [aldatu] Elkarteak[aldatu] Ikus, gainera[aldatu] Kanpo loturak
|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||