|
|
Eztabaida:Euskadi Ta Askatasuna
[aldatu] Eztabaida prozesuaren hasieraBeharrezkoa da eztabaiden kultura zabaltzea euskarazko Wikipedia honetan. Aldaketak eztabaidatu gabe egitera ohitu gara, baina denok onartu dezakegun entziklopedia sendoa eraikitzeko ezinbestekoak dira. Ikerrek jarrera lotsagarria azaldu zuen nik behin egindako aldaketa GUZTIAK ezabatu zituenean, bere bertsioa bertsio bakarra izango balitz bezala, esplikaziorik eman gabe. WIKIPEDIAKO ARTIKULUAK GUZTIONAK DIRA, EZ PERTSONA BATZUENAK BAKARRIK. Hori onartu behar dugu (nik ere, noski). [aldatu] Gara eta Egunkaria... ETAren artikuluan jarri behar diraEz daukat oso garbi bi egunkari hauen itxiera judiziala ETAren artikuluaren barnean jarri behar den ala ez. Garbi dago ETArekiko nolabaiteko harremanaren ondorioz itxi zirela (ezer ez frogatu bada ere), baina agian nahikoa da bi artukulu horietan jartzearekin.
[aldatu] Armatua ala Terrorista?Wikipediaren barruan koherenteak izaten saiatu beharko genuke. GAL talde terrorista izendatzen badugu, zergatik da ETA talde armatua? Gaiztoak eta onak direlako? Bi taldeen helburu, finantziatzio eta ekintza motak gora-behera, definizio bateratua erabaki behako genuke... Adibidez, frantses wikipedian: "[...] est une organisation armée clandestine séparatiste basque d'orientation socialiste et agissant par le terrorisme" ipintzen du. Zer iruditzen? --josugoni (hemen idatzi) 15:32, 10 Ekaina 2006 (UTC)
Hortaz nire iritziz ETA erakunde armatu eta politikoa da, arestian jarri dudan definizioa kontuan hartuta. 85.87.4.33 IPak eginiko iruzkina (04:31, 13 Ekaina 2008) --Unai (esaidank) 08:12, 13 Ekaina 2008 (UTC) [aldatu] Proposamen berri batEuskadi Ta Askatasuna, ETA akronimoaz ezagunagoa, da Euskal Herriko erakunde armatu bat klandestinoa zeinaren xede nagusia baita Euskal Herriaren lurraldetasun politikoa eta autodeterminazio eskubidea aintzatetsi izatea Espainiako eta Frantziako gobernuez, beregaineko estatu bat sozialista eta euskalduna sortzeko helburuaz. Europako eta AEBetako gobernamenduek ETA inkluditu dute erakunde terroristen zerrendetan bere helburuak lortzekotz egiteagatik ekintza ilegalak, hala nola extorsioa, bahiketa eta hilketa. Nahiz eta diktadura frankistaren garaian haren hasierako jarduerak ukan zuen populuaren zerbait sustengu, gaur egun bakarrik du ezker independentistaren zenbait sektore radikalena. [aldatu] Ezker abertzaleaKaixo. Ikusi dut zelan kendu duzuen ETA ezker abertzalea kategoriatik. Ez duzue uste ezker abertzalekoa dela?--Pello, beldur barik 17:24, 27 Urria 2006 (UTC)
[aldatu] kotxe/auto bonbaGaurko atentatuari buruz, kotxe bonba izan zela diozue. Zuzenagoa da "auto bonba" [aldatu] Negoziazio(-)saio"Saiakera negoziatzaile", "intento negociador" erdarazkoaren kalko garbia da eta euskaraz ez du ezer esan nahi. "Negoziazio saio", txukunago. |