TresnakBeste hizkuntzak
|
EtxeorratzEtxeorratz bat solairu edo garaiera askoko eraikina da. Etxeorratz bat eraikitzearen arrazoiak asko dira, lurzoruaren kostu handia, hiriaren ikur bat eraikitzeko nahia... Etxeorratza definitzeko era asko daude, definiziorik erabilienaren arabera, 150 metro baino gehiagoko eraikina da etxeorratza. 300 metro baino handiagoak direnak supergaraiak izena hartzen dute. Dena dela, definizio gehiago ere badago.
[aldatu] EzaugarriakEtxeorratzak hainbat arrazoirengatik eraikitzen dira. Lurzoruaren prezioa garestia denean esaterako, eraikuntza enpresentzako ez da errentagarria izaten eraikin baxu bat altxatzea, eta horregatik eraikin bertikalagoak eraiki ohi dira. Lurzoruaren prezioa hirien erdiguneetan izan ohi da garestien, horregatik etxeorratzak normalean bertan egon ohi dira. Horrez gain, etxeorratzek boterea islatzen dute, eta ikur modura ere eraikitzen dira toki askotan. Horrez gain, auzo edo gune berrien plangintza egiten denean ere, eraikin garaiak eraikitzen dira gune berri horietan. Esaterako Bilboko Abandoibarra auzo berriaren plangintzan, 165 metroko Iberdrola Dorrea auzo berriaren eraikinik garaiena eta ikurra izango da. Etxeorratzak gaur egun kontinente guztietan topa daitezke, eta hainbat eredu ezberdinen arabera eraikitzen dira. Ameriketako Estatu Batuetan esaterako, etxeorratzak hirien erdigunean kokatzen dira. Gehienetan bulegoak biltzen dituzten dorreak dira, eta noizbehinka etxebizitza dorreren bat egon ohi da. Hiriaren erdigunea inguratuz, garaiera baxuko etxe eta bestelako eraikinak ageri dira. Asiako herri gehienetan ordea, eta askotan leku falta dela eta, etxeorratzak hiri guztian zehar eraikitzen dira. Normalean, bulegoak biltzen dituzten dorreak erdigunean egoten dira, eta hiriaren gainontzekoan etxebizitza dorreak. Hong Kong hirian esaterako, hiriaren eraikinen %90a 20 solairutik gorako dorreak dira. Azken urteetan gero eta etxebizitza dorre garaiagoak eraikitzen ari dira gainera, adibidez 80 solairu dituen Sorrento dorre taldea. [aldatu] HistoriaEtxeorratza Chicagon sortu zen XIX. mende bukaeran. 1871. urtean, Chicagoko hiriak jasandako suteak, hiriaren gehiengoa deusezturik utzi zuen. Udalak, hiriaren berreraikuntzarako plangintza bat prestatu zuen hainbat arkitekto eta ingeniariren lana batuz, "Chicagoko eskola" izenaz ezagutzen den mugimendu historiografikoan. Hiriaren itxura berrian pentsatzerakoan, eraikin berriak hiriaren lehenagoko egituran zelan kokatu eta egitura seguruagoak eraikitzea erabaki zuten. Mugimendu hartako kideen artean William Le Baronek, ordu arte ezezaguna zen tipologia berria proposatu zuen, etxeorratza. Etxeorratzak, dentsitatea bertikalki pilatzeko aukera ematen zuen, eta igogailuaren asmakizunarekin batera, teknikoki errezagoa da etxeorratzak eraikitzea. Horretarako, altzairuzko egitura metalikoak dauzkaten eraikin handiak altxatu zituzten. Munduko lehen etxeorratza 15 solairuko Reliance Building izan zen, Chicagon. Laster etxeorratzak eraikitzeko moda New Yorkera ere zabaldu zen, XX. mende hasiera eta 1929ko krisialdi ekonomikoaren artean, Ameriketako Estatu Batuetako Chicago eta New Yorkeko hiriak, lehia bizian aritu ziren, munduko etxeorratzik garaiena eraikitzeko. Lurraldeak bizi zuen egoera ekonomiko onaren islada, hainbat dorre eta eraikin berri altxatu ziren. 1933ean Empire State Buildinga inauguratu zenean, mende hasieran hasitako garaiari amaiera eman zitzaion. Ondorengo gerrateetan etxeorratzen eraikuntzak etenaldia bizi izan zuen. 1960ko hamarkadan zehar ordea, berpiztu egin zen "etxeorratzen sukarra" eta New Yorken World Trade Centerreko dorre bikiak eraiki ziren, garai hartan munduko dorrerik garaienak 410 metrorekin. Dena den, handik gutxira Chicagon eraikitako Sears Dorreak munduko eraikinik garaienaren titulua kendu zion New Yorki. [aldatu] Etxeorratzak AsianGaur egun ehundaka etxeorratz dago mundu osoan. Urteetan zehar Estatu Batuetan eraikitzen baziren ere, laster Europa eta Hego Amerikan ere eraikitzen hasi dira. Hong Kong hiriaren garapena 1960ko hamarkadan hasi zen, oraindik Erresuma Batuko kolonia zela. Horrez gain, Singapur, Hego Korea eta Japonian dorre itzelak altxatu ziren. Etxeorratzak Asiako hiri bizimoduaren parte bilakatu dira, ohikoak dira etorbide zabalak eta 50 solairutik gorako dorreak. [aldatu] Txina1990eko hamarkadatik aurrera Txinak gogor ekin dio etxeorratzak eraikitzeari. Herrialdeak bizi duen egoera ekonomiko onak (urtero BPGa %10 baino gehiago hazten da), eta nekazal guneetatik hirietara doan immigrazio handiak eraginda, dorreak eraikitzeko eskaria oso handia da. Hong Kongez gain, beste hiri askotan ere eraikitzen ari dira, Shanghai, Peking, Taipei, Chongqing eta abar. Shanghaiko hirian da nabarmenen eraikuntza garaietarako grin hori, duela hamar urte nekazal ortuak baino ez zeuzkan Pudongeko barrutian, gaur egun 500 etxeorratz baino gehiago daude, euretariko batzuk, Jin Mao Dorrea esaterako 400 metrotik gorakoak. Horrez gain, 300 eta 400 metro inguruko dorreak eraikitzeko proiektuak Txinako hiri askotan ageri dira, Chongqing, Guangzhou, Harbin, Shenzhen, Pekin eta abar. Etorkizunean, etxeorratzaren paradisua izango da Txina [aldatu] Etxeorratzak munduan
Burj Dubai beste etxeorratzen aldean
Txinaz gain ordea, beste hiri eta herrialde askotan ari dira etxeorratz berriak eraikitzen. Horren adierazgarri nagusiena Dubai da. Duela hogei urte, hiri txikia baino ez zena, gaur egun milioi t'erdi biztanle baino gehiago dituen hiria da, etxeorratzak eraikitzeko dozenaka proiektu daude Dubain. Eraikuntzako sektorearen adituen arabera, munduko garabien %15a hiri honetan aurkitzen da. Dorre berri horietako batzuk gainera, munduko eraikinik garaienak izango dira, Burj Dubai dorrea esaterako, 700 metro baino gehiago izango dituela aurreikusten da. Panama Hirian bestalde, etxebizitza dorre asko altxatzen ari dira. Ameriketako Estatu Batuetako bizilagun askok euren bizitokia ezartzen du hirian, behin jubilatu eta gero. Higiezinen merkatuak eskaintzen dituen prezio merkeak direla eta, hainbat proiektu aurkeztu dira, 200 eta 400 metro bitarteko dozenaka dorre berri. [aldatu] Munduko etxeorratzik garaienakIturria: Emporis.com [aldatu] Eraikitzen edo proiektuan dauden 400 metrotik gorako etxeorratzak
[aldatu] Ikus, gainera[aldatu] Kanpo loturak
|