TresnakBeste hizkuntzak
|
Espainiako Gerra ZibilaEspainiako Gerra Zibila 1936 eta 1939 urteen artean Espainian (Hego Euskal Herria barne) jazotako gerra da. Militar batzuen aldetik (sektore eskuindarrekin batera) Errepublikaren aurkako estatu kolpe batez eman zitzaion hasiera. Parte hartu zuten aldeen arabera Altxamendu Nazionala, Errebelio faxista, Gerra Nazional-Iraultzailea, etab. ere deitua izan zen.
[aldatu] Historia laburraGerra honen gakoa espainiko eskuindarrek 1936 urtean ezker alderdiek osatuako Frente Popular delakoararen ez onartzea izan zen. Uztailaren 17 eta 18an, Espainiako armadaren zati handi bat estatu kolpea eman zuen Errepublikaren gobernuaren aurka, eta Espainia bitan zatitu zan berehala. Hurrengo hiru urtetan, milioi bat inguru pertsona hil ziren gerraren eta errepresioaren ondorioz. Gerra ondoren Francisco Franco jeneralak hartu zuen estatuko ahalmen guziak, Caudillo titulua hartuz. Gerra honek Hego Euskal Herria ere zatitu zuen. Alde batetik, euskal abertzaleak eta ezkerreko alderdiak errepublikaren alde agertu ziren. Baina Euskal Herriko zenbait lekutan oso indartsu zen alderdi karlistak eskuindarren aldea hartu zuen, eta berehala Nafarroa eta Araba eskuindarren esku gelditu ziren. Bizkaia eta Gipuzkoan Eusko Jaurlaritza eratu zen, baina urte bat geroago Mola jeneralaren indarrak militarki okupatu zuen Hegoalde osoa. Euskal Herrian gerra honen gertaera lazgarri asko gertatu ziren, haien artean ezagunenetarikoa Gernikaren bonbaketa izan zen. Gerraren ondoren Bizkaia eta Gipuzkoa "probintzia traidoreak" (provincias traidoras) izendatu zituen Francok, eta horrarte zeukaten Kontzertu ekonomikoa ezeztu (Arabak eta Nafarroak mantendu zuten). [aldatu] Kronologia[aldatu] 1936
[aldatu] 1937
[aldatu] 1938
[aldatu] 1939
[aldatu] Ikus, gainera
|