Euskal Idazleen Elkartea

Euskal Idazleen Elkartea (EIE) 1982an sortu zuten, euskaraz idazten duten egileak biltzeko asmoz.

Gaur egun, 309 bazkide ditu (2006), herrialdeka horrela banatuta: Gipuzkoan 157, Bizkaian 77, Ipar Euskal Herrian 29, Nafarroan 24, Araban 20 eta erbestean 2 (Granadan eta AEBetan).

Egoitza nagusia Donostian dauka elkarteak.

[aldatu] Egitasmoak

Egitasmoen artean, hauexek burutzen dituzte:

  • Hegats literatura-aldizkaria kaleratzen dute.
  • Kalegats argitaratzen dute, aurrean aipatutako aldizkaria kalean modu xumeago batean zabaltzeko asmoz.
  • Galeusca antolatzen laguntzen dute, Katalunia eta Galiziako idazleekin batera.
  • "Idazleak ikastetxeetan" eta "Idazleekin solasean" programak koordinatzen dituzte.

[aldatu] Presidenteak

  1. Anjel Lertxundi: 1982-1985.
  2. Josemari Velez de Mendizabal: 1985-1989.
  3. Patri Urkizu: 1989-1997.
  4. Joxerra Garzia: 1993-1997.
  5. Andolin Eguzkitza: 1997-2001.
  6. Tere Irastortza: 2001-2006.

[aldatu] Kanpo loturak


wymiana linkami system wymiany linków SEO Tools wymiana linkami tanie kredyty gotówkowe kreatyna Plaza 3 star hotel Los Angeles krynica noclegi Sejm Tyk