TresnakBeste hizkuntzak |
Donostiako DanborradaDanborrada Donostian urtarrilaren 20an ospatzen den jaia da, San Sebastian egunean. Urtarrilaren 19ko gauerdian, Konstituzio plazan hasten den jaia da, hiriko banderaren altxaerarekin. Gaztelubide elkarteak eta beste elkartetako kideek, Raimundo Sarriegiren Donostiako Martxa jotzen dute bitartean. Honen ondoren, Erretreta, Tatiago, Diana, Iriyarena eta abar jotzen dituzte elkarte ezberdinetako danborjoleek. Gutxi gorabehera 50 danbor eta 70 kupelez osaturiko ehun Konpainiek hartzen dute parte jaialdian, bakoitzak musika banda bana duelarik. San Sebastian egunean bertan, eguerdian, Haurren Danborrada egiten da. Udaletxeko terrazatik irten eta Donostiako Zentroan martxa edo itzulia egiten dute haur eta gazteek. [aldatu] Donostiako MartxaRaimundo Sarriegik egindako musikaren gainean, Serafin Baroja donostiarrak hitz hauek idatzi zituen:
[aldatu] Kanpo loturak
|