Tresnak |
DMZDMZ DMZ DeMilitarized Zone ingelerako espresioaren laburdura da. Hizkuntza militarrean bi ejertzitoren arteko eremu neutral eta armarik gabea adierazteko erabili izan bada ere, 1980ko hamarkadatik hona sare informatikoen segurtasuneko terminologian ere aurkitzen da. Sare informatikoen arloan, DMZ bat sare pribatu baten eta sare arrotz baten artean ezartzen den tarteko sarea da. DMZ-n sare pribatuak kanpora eskaintzen dituen zerbitzuak egon ohi dira. DMZ-ra edonor konekta daiteke baina DMZ-tik beste sareetara eginiko konexioak debekatuta edo estuki murriztuta daude, sare lokalera egindakoak bereziki.
[aldatu] Zertarako erabiltzen da?Praktikan, DMZ sare lokal bat eta Internet sarearen artean ezartzen den eremua da. Helburua Internetetik sare lokaleko zerbitzuetara baimendu diren konexioek suposatzen duten arriskua murriztea da. [aldatu] Adibidea
[aldatu] DMZ bat nola konfiguratuDMZ bat osatzeko modu bat baino gehiago dago. Lortu nahi den segurtasun mailaren arabera, konfigurazio mota bat edo beste hautatu behar da. [aldatu] Tripode moduko suhesiaDMZ klasikoan, hiru sare-moldagailu dituen suhesi bat erabiltzen da (tripode moduko suhesia edo three-legged firewall). Moldagailu bakoitzari TCP/IP motako interfaze bana esleitzen zaio. Moldagailu bat Internetera konektatzen da (interfaze publikoa), beste bat sare lokalera (interfaze pribatua) eta hirugarrena DMZra. Bestalde, kanpotik eskuragarri jarri nahi diren zerbitzariak DMZ sarean kokatzen dira. Irudi:DMZ klasikoa.jpg
DMZ baten konfigurazio klasikoa
[aldatu] Bi suhesizko konfigurazioaDMZ bat osatzeko modu seguruago bat bi suhesi erabiltzea da. Suhesi bat kanpoko sarera konektatzen da eta bestea sare pribatura. DMZ bi suhesien artean kokatzen da. Modu honetan, kanpoko suhesian nahigabe segurtasun zulo bat irekiko balitz, oraindik beste suhesiak handik letozkeen erasoak gelditu ahal izango lituzke. Irudi:2 suhesiz osaturiko DMZ.jpg
Bi suhesirekin konfiguratutako DMZ
[aldatu] NAT erregelakInterneten eskuragarri dauden host guztiek ip publikoak dituzte. Beraz, sare lokaleko zerbitzuetara egiten diren eskaerak interfaze publikoan jasotzen dira (kasu askotan interfaze hau suhesian dago). Horregatik ezinbestekoa da eskaera horiek (azken batean tcp/ip paketeak dira) DMZ-ko dagokion zerbitzariari pasatzea. Hau NAT erregelen bidez egiten da. [aldatu] Adibidea
Irudi:DMZn NAT erregelak ezarri.jpg
NAT erregelak nola ezarri
[aldatu] Ikus, gainera[aldatu] Kanpo loturak |