|
|
DCEDCE (Data Communications Equipment) komunikazioan parte hartzen duen bitarteko gailua da baina ez da datu igorlea ez eta datu hartzailea ere. Normalean, DTEaren eta transmisio-bidearen arteko bihurgailua, hau da, ekipo terminalak (DTEa) eta komunikazio lerroa konektatzen duen gailua da. [aldatu] SarreraInformazioa bitarteko batek prozesatzen baldin badu, honi DCE deritzo, modema esaterako. Konputagailuei eta terminalei DTE deitzen zaie, halaber, sarearekin konektatzeko gailuei eta antzeko konexio-gailuei DCE. Eskuarki, konputagailuek eta terminalek ez dute distantzia urruneko sareko datuak bidaltzeko eta jasotzeko ahalmenik. Honelako eginkizunetarako modema (DCE) eta antzeko zirkuituak daude. DCEak bitak banan-banan bidaltzeaz eta jasotzeaz arduratzen dira. DTE-a eta DCE-a kontrol- zein informazio-datuak komunikatzeko elkar konektatuta egoteaz gain (atal fisikoa), DTE-k eta DCE-k komunikazio protokolo berdinak erabiltzea beharrezkoak dituzte (atal logikoa). Honela, DTE (lokala)-DCE (lokala); DCE (lokala)-DCE (urrunekoa); DCE (urrunekoa)-DCE (urruneko) eta DTE (lokala)-DTE (urrunekoa) komunikazioak izaten dira. DTE-DCE-en arteko komunikazioa gauzatzeko interfaze arautuak beharrezkoak dira. DTE-ren eta DCE-ren arteko interfazeak espezifikazio mekanikoak, elektrikoak eta prozedurazkoak dauzka:
[aldatu] Ikus, gainera |