Tresnak |
BotoiBotoia, arropak lotzeko balio duen elementu txiki bat da, alkandorak eta jakak bereziki. Orohar, botoiak borobilak eta lauak izaten dira, baina forma eta tamaina ezberdinetakoak daude. Zurez, metalez, edo, berrikiago, plastikoz eginak dira. Botoia, arroparen mutur batetan dagoen botoi-zulo batetik pasatzerakoan lotzen da. [aldatu] EzaugarriakBi edo lau zulodun botoiak daude, baina baita atzealdean zulo bakar batetik lotzen direnak ere, beste batzuk ez bezala, aurrealderantz igarotzen ez dena. Botoiak ez dira bakarrik borobilak eta lauak. Diseinu mota handia dago, testura eta amaitze ezberdinak dituztenak. Blusa eta berokietan erabilitako botoi asko, jatorrizko arroparen oihal berarekin forratuak izan dira. Janzki askok, alkandora eta galtzak bezala, kalitate hoberenekotzat jotzen den arropak bereziki, botoi gehigarriak eramaten dituzte, janzkiaren zati ez nabarmen batetan. [aldatu] HistoriaLehen une batetan, botoiak, janzkiei josten zitzaien diska apaingarri batzuk baino ez ziren, eta ez zuten janzkia lotzeko funtziorik. Lehen botoiak, orain ezagutzen diren bezala, soinberen oskolak izan ziren, tailatuak eta zulatuak. K.a. 2000. urtean datatuak daude eta Indo ibaiaren ibarrean aurkitu izan dira. Greziarrek eta erromatarrek ere erabili zituzten botoi apaingarriak, zurez edo oskolez egindakoak. Europar aztarnategietan, bolizko botoiak eta urrez edo sartutako harribitxiz estalitako landutako hezurrak aurkitu dira. Kasu hauetako bakar baten ere ez ziren janzkiak lotzeko erabili.
|