TresnakBeste hizkuntzak
|
Bizkaia
Bizkaia Euskal Herriko zazpi lurraldeetako bat da. Administratiboki, Euskal Autonomia Erkidegoko foru probintzia edo lurralde historikoa da, honen mendebaldean kokatua. Iparraldean Kantauri Itsasoa (Bizkaiko Golkoa) du; hegoaldean Burgos eta Araba; mendebaldean, Kantabria eta Burgos eta ekialdean Gipuzkoa. 2.217km²-ko azalera eta 1.136.181 biztanle ditu Bizkaiak. Euskal Herriko herrialderik populatuena da eta Bilbo Handiak osatzen du gaur egun dagoen konurbazio garrantzitsu bakarra. Hiriburua Bilbo da.
[aldatu] Banaketa administratiboaBizkaiaren banaketa administratiboa, askotan ofiziala dena eta beste askotan ofiziosoa, historian zehar egoniko gertaerei erantzuten dio, eta gaur egun ere banaketa asko gertakari hauei zor zaie. Bizkaia udalerritan banatzen da eta udalerri bakoitzak kudeaketarako, legegintzarako eta lege horiek exekutatzeko eskumenak ditu. Era berean hainbat udalerri batzen dituzten mankomunitateak daude, zerbitzu publikoen kudeaketarako. Honetaz gain ofizialki dagoen banaketa bakarra Partidu Judizialena da. Zuzenbidearen ikuspuntutik Infantzoiak edo Lur Edegia bereiztu behar dira forurik gabeko lurretatik. [aldatu] Udalerri nagusiak
Bizkaia 112 udalerritan banatuta dago. Udalerri hauetako hiriburuek izen ezberdinak hartzen dituzte, historian emandako paperaren arabera: Elizateak, Kotzejuak, Hiribilduak, Lekuak, Auzoak edo Hiria. Bizkaiko hiri bakarra Urduña da. Udalerririk handienak hauexek ditu:
[aldatu] Lur EdegiaBizkaiko Foru Zuzenbide Zibilaren arabera Infantzoiak edo Lur Edegiak Bizkaiko Lurralde historikoko lurralde guztiak dira beste zuzenbide bat dutenak kenduta, hau da, hiriak eta hiribilduak. Bizkaiko Lur Edegiak ere Laudio eta Aramaio dira, nahiz eta Araban egon. Lur Edegian zeuden herriak elizateak ziren. Merindadeetan antolatzen ziren eta Jaurerriaren legeen menpe zeuden, hau da Bizkaiko Foruaren menpe. [aldatu] Hiriak eta HiribilduakBizkaiko hiri eta hiribilduek ekonomia sistema ezberdina zuten. Beste foru ezberdin bat zuten eta harresiak eraikitzeko eskumena zuten. Hauek dira Bizkaian dauden hiri eta hiribilduak:
Legearen arabera Bizkaiko Forurik gabeko herriak izango dira bakarrik eraikitako mugen barnean sartzen direnak edo urbanizatuak dauden lurrak. Hiribildua hazten bada lur berri horiek foru propioa izaten jarraituko dute. Bilbon, ordea, udalerriko hedadura osoa da lur ez aforatua. Mungia, Larrabetzu eta Errigoiti ere izan ziren hiribilduak, baina herritarrek eskatuta, forura itzuli ziren. Hiribildu batetik elizate bat bereizten bada antzinako forua berreskura dezake. Ajangizek 1991an eta Arratzuk 1992an prozesu hau egin zuten Gernikatik bereiztu zirenean. [aldatu] Banaketa historikoa
[aldatu] Deihadar-mendiakBizkaiko antzinako banaketa administratiboan garrantzi berezia zuten Deihadar-mendiek. Hauetan deiadarrak egiten ziren Batzar Nagusietara joateko eta sua pizten zen tontorrean. Mendiak Kolitza, Oiz, Ganekogorta, Sollube eta Gorbeia ziren. [aldatu] Gaur egungo banaketa
[aldatu] Partidu judizialak[aldatu] HistoriaSakontzeko, irakurri: Bizkaiko historia Bizkaiko historia paleolitikoan hasten da, hainbat kobazulotan aurkitu diren margoek adierazten duten bezala. Erromatarrek eragin eskasa izan zuten lurraldean eta hori dela eta euskarak bizirik dirau gaurdaino. Bizkaia bera Erdi Aroan eratu zen, eta 1200. urtean Gaztelak konkistatu zuen. Aro Modernoan gune komertzial eta industriala bilakatu zen, batez ere Bilboko Portua dela eta, Gaztelako portua bilakatu baitzen. XIX eta XX. mendeetan burdinak eta feudalismo ezak industrializazio azkarra garatu zuten. [aldatu] AntzinaroaGizakien lehenengo aztarnak Bizkaian (Neanderthalak) garai honetan gertatu ziren. Musteriar tresnak aurkitu dira Benta Laperra, Kurtzia eta Muruan. Geroago Santimamiñen Chatelperroniar kultura aurki daiteke. Hau Homo sapiensi edo Neanderthalei egotzi ahal zaie. H. sapiensekin zuzenki loturiko aztarnategi garrantzitsuenak hauek dira:
Paleolitoko artea ere agertu da. Benta Laperran bisonte eta hartzak agertzen dira. Arenatza eta Santimamiñen ere hainbat animalia daude: lehenengoan gizakiak, batez ere emakumeak agertzen dira eta bigarrenean bisontea, zaldiak, ahuntzak... Neolitikoaren lehenengo aztarnak K. a. 4. milurtekoan agertu ziren Euskal Herrian, baina aldaketek oraindik ere beste milurteko bat beharko zituzten gertatzeko. K. a. 3. milurtekoan abeltzaintza eta nekazaritza agertu ziren. Hala ere Bizkaian ez zen egon aldaketa handirik eta Kobeaga, Santimamiñe eta Arenazan aurki daitezke abeltzaintzaren lehenengo aztarnak: ardiak eta ahuntzak. Buztingintza agertu zen, dekorazio gabekoa, Beaker kultura agertu zen arte. Bizkaia osoan hedatu zen biztanleria, gune irekietan kanpamentuak sortzen, nahiz eta kobazuloak erabiltzen jarraitu. [aldatu] Klasizismoa, Erromatarren garaiaErromatar geografoek hainbat datu eman zituzten antzinako bizkaitarren inguruan. Euren esanetan bi euskal tribu zeuden gaur egungo Bizkaian: Karistioak eta Autrigoiak. Karistioak Bizkaiaren zentruna bizi ziren, Bilbotik ekialdera, Arabako iparraldean eta Debako ibarrean. Autrigoiak Bizkaia eta Arabako mendebaldean bizi ziren, Kantabria, Errioxa eta Burgosen ere bizi zirelarik. Toponimia aztertuta uste da euskara hitz egiten zutela [1]. Bizkaieraren muga Karistioen eremuan kokatuko litzateke. Ez dago inongo berririk euskaldunek erromatarrekiko erresistentzia izango zutenaren inguruan, feudalizazioaren garaian izan ezik. Flaviobriga eta Portus Amanus nonbait egongo ziren Bizkaian, baina ez dira aurkitu. Foruan, Gernikatik gertu, erromatar presentzia egon zela aurkitu da [2]. Erromatarren garaiko azkeneko epean feudalizazioa eman zen eta badirudi erresistentzia egon zela aldaketa honekiko eta baita matxinada batzuk. [aldatu] Erdi AroaErdi Aroaren hasieran Bizkaiko historia ezin da Euskal Herriko historiatik banandu. Visigodo eta Frankoak behin baino gehiagotan saiatu ziren konkistatzen baina ez zuten lortu eta de facto lur independentea izan zen. Garai honetako hainbat agintarik domuit vascones jartzen zuten euren txanponetan, nahiz eta egia ez zen. 905. urtean Leoneko kronikalariek Iruñeko Erresuma mendebaldera hedatu zela diote, gaur egungo Euskal Autonomia Erkidegoko lurrak, Errioxa eta Aragoiko lurrak hartuz. Nafarroako Erresumaren barnean egon zen urte luzetan Bizkaia. Gaztelako Erresumarekin egoniko gatazkak handiak izan ziren XI. eta XI. mendeetan. Gaztelarrak Errioxako lurjabe handiek lagunduta erreboltak egin zituzten, Gaztelako feudalismoak euren interesak babesten zituelako. Gaztelaren aldekoek Haron zuten euren zentroa, Haroko jaunek lortu baitzuten sortu berri zen Bizkaiaren agintea. Bizkaia honek hasiera batean Uribe, Busturia, Markina, Zornotza eta Arratiako eskualdeak hartzen zituen, eta Urduñako hiria ere. Ustez 1043. urtean Iñigo Lopezek lortu zuen lehenengo Bizkaiko Jauna titulua. Hala ere Bizkaia azkar izan zen Nafarroarekin berbatua eta 1199-1200era arte Bizkaiko Jaunek ezin izan zuten euren titulua egonkortu. Herentziaz Iñigo Lopezen hurrengoek jaso zuten titulua eta 1370an Gaztelako Juan infanteak lortu zuen eta beraz Gaztelako erregeek jaso zuten titulua zuzenean. Horrela Karlos I.ak Espainiako erregearen titulura gehitu zuen, beti ere foruak zin egiten bazituen. Foru horietan esan behar zuena zen subirautza bizkaitarrengan zetzala eta beraz Jaunaren kontra erabakiak hartu zitzaketela. Jaunek Gernikako Arbolaren azpian zin egin behar zituzten foruak bertan egiten zelarik Batzar Nagusia. [aldatu] Aro ModernoaAro Modernoan komertzioak garrantzi itzela hartu zuen, batez ere Bilboko Portua zela eta, 1511an Espainiak eskumena eman baitzion merkataritzarako. Bilbo Gaztelako portu garrantzitsuena izan zen, bertatik garraiatzen zelarik artilea Flandriara. [aldatu] Historia GaraikideaBizkaiko kostaldeko herriek itsasontzi nahi zituzten, gehienak arrantzara eta merkataritzara dedikatuak. Lapurdi eta Gipuzkoako beste herri batzuekin batera Bizkaiko Golkoan baleen desagertzearen erantzuleak izan ziren. Era berean Ternuan egon ziren lehen Europar asentamenduak sortu zirela uste da. Ingalaterrarekin hainbat tratu ere egin zituzten. Napoleonen gerren ostean euskal probintziek euren forua galtzeko arriskua ikusi zuten Espainiar Gorteen tendentzia liberala zela eta. Honek Gerra Karlistak sortu zituen, non Bizkaiak karlistak babestu zituen. Herri batzuek, batez ere Bilbok, Madrilekin bat egin zuten. Gerraren bukaeran Bizkaiak zuen autonomia murriztu zen. 1850eko hamarkadan burdin meatze handiak aurkitu zituzten Bizkaian. Honek kanpoko dirua ekarri zuen, batez ere Frantzia eta Ingalaterratik. Industrializazioan Ibarra, Txabarri eta Lezama-Legizamon burges familiak agertu ziren. Altos Hornos de Vizcaya, Iberdrola eta Banco Bilbao Vizcaya Argentariaren parte diren Banco Bilbao eta Banco Vizcaya sortu ziren. [aldatu] XX. mendeaBigarren Espainiar Errepublika, Euzko Alderdi Jeltzaleak agindu zuen herrialdean. Espainiar Gerra Zibila hasi zenean Bizkaiak Errepublikaren alde egin zuen eta Francisco Francoren aurka. Gerra hasi ondoren lehenengo autonomia estatutua onartu zen Euskal Autonomia Erkidegoan baina Bizkaiko herri batzuetan baino ezin izan martxan jarri. Nafarroatik faxista eta erreketeek aurrera zihoazela Burdinezko Eraztuna eraiki zen Bilboren inguruetan. Jose Goikoetxeak eraiki zuen, baina faxistei harresiak zituen akatsak esan eta beraz azkar konkistatu zuten Bilbo. 1937an Gernikaren bonbardaketa egin zuten Hitlerren hegazkinek eta aste batzuk lehenago Durango eta Otxandion berdina egin zuten. Momentu horretan Eusko Gudarostea Santoñara joan eta Mussoliniren Italiaren aurrean errendizioa aurkeztu zuten. Francoren diktaduran Bizkaia eta Gipuzkoa herrialde traidore izendatu zituzten eta edozein autonomia mota ukatu zitzaien. 1975n Francoren heriotzaren ondoren 1978ko Espainiar Konstituzioak foruak onartu eta 1979an Gernikako Estatutua onartu zen hiru herrialderentzat. Ondoren egoniko hauteskunde guztietan Bizkaian Euzko Alderdi Jeltzaleak irabazi zuen. [aldatu] Geografia[aldatu] KostaldeaSakontzeko, irakurri: Bizkaiko kostaldea Bizkaiko kostaldea malkartsua da, baina orokorrean hondartza handiak daude. Gainera bi itsas-adar daude bertan: Nerbioiko itsasadarra eta Urdaibai. Bizkaiko kostaldean bost zonalde nagusi egin ditzakegu errazago aztertzeko. Lehenengoa Muskizetik Abrara doa. Bigarrena Abratik Plentziara. Hirugarrena hortik Urdaibaira. Laugarrena Urdaibai bera litzateke eta bosgarrena Urdaibaitik Ondarroara. Gune hauetariko bakoitzak bere ezaugarriak ditu, nahiz eta orokorrean nahiko antzekoak izan. Bizkaiko kostan Euskal Herrian iparraldeenen dagoen lekuetako bat dago, Matxitxako lurmuturra. Gainera hainbat irla daude, Billano, Izaro edo Aketxe bezala. Kostako puntu batzuetan itsasoak hegi handiekin topo egiten du, adibidez, Ogoño lurmuturran, 200 metro baino gehiago dituena. [aldatu] Uharteak
[aldatu] Hondartzak
Bizkaian hondartza ugari eta luzeak daude. Ezagunenak Urdaibaiko Laida eta Laga, Sopelako Barinatxe eta Atxabiribil-Arrietara, Plentziako hondartza, eta Ispasterreko Ogeia eta Mendexako Karraspio dira.
[aldatu] MendiakSakontzeko, irakurri: Bizkaiko mendien zerrenda Bizkaia menditsua da eta kostaldean ere garaiera erlatiboki handiko mendiak ditu. Mendi guztiak Euskal mendilerroen parteak dira. Honela Oizeko mendilerroa, Gorbeiako mendilerroa edo Anbotoko mendilerroa aipa ditzakegu mendilerro garrantzitsu bezala. Mendi gehienak kareharrizkoak dira eta Jurasiko-Kretazeo aldian sortu ziren. Besteak Eozenoan sortu ziren orogeniarekin batera. Bizkaiko punturik altuena Gorbeia da, Arabarekin batera duen mugan. [aldatu] Ibaiak
Bizkaiko ibaiak motzak dira eta urte osoan zehar ura dute. Nerbioi-Ibaizabal arroak hartzen du ur gehien baina badira garrantzia duten beste ibai batzuk, Lea, Oka edo Butroe bezala. Gutxitan egoten dira uholdeak, nahiz eta 1983an, adibidez, uholde handiak egon Bilbon. (Ikus, 1983ko uholdeak). [aldatu] KlimaBizkaiko klima klima ozeanikoa da, tenperatura ertainekin eta urte osoan zeharreko euriarekin. Barnealdea hotzagoa da eta Otxandio edo Urduñan, adibidez, klima kontinentalerako trantsizioa ematen da. Elurra gehiagotan egiten du mendietan. Foehn efektuak askotan eragiten du Hego Haizea dagoenean, batez ere Bilbon. Bilboko kasua aztertuta bertan 1.200 mm erortzen dira urtero eta batazbesteko tenperaturak Urtarrileko 9ºCtik 20ºCra joan daitezke. Beste bi puntu hartuta klimaren extremoak ikusiko genituzke. Horretarako klima hotza eta euritsua duen Otxandio eta klima epelagoa eta haizetsuagoa duen Galea Lurmuturra hartuko genituzke: Bi grafika hauek 2005eko datuekin egin dira. Urte horretan negu hotza egon zen eta Otxandion otsaileko 28 egunetatik 21etan izoztea egon zen. [aldatu] PolitikaSakontzeko, irakurri: Bizkaiko politika Bizkaian Euzko Alderdi Jeltzalea eta PSOEren jaiotza eman zen eta mugimendu politikoek historia handia dute bertan. Gaur egun EAJ da alderdi hegemonikoa. Ia-ia udalerri guztietan irabazten du eta Bizkaiko Foru Aldundiaz gain gorte ezberdinetan dauden eserlekuen gehiengoa ere eskuratzen du. [aldatu] Bizkaiko Foru Aldundia
[aldatu] Eusko Legebiltzarra
[aldatu] DemografiaSakontzeko, irakurri: Bizkaiko demografia 2005ean 1.135.847 biztanle zituen Bizkaiak. Dentsitatea 512.34 biz/km2ekoa da. Bi datu hauekin Euskal Herriko herrialderik populatuena da. Espainiako probintzien artean dentsitate altuena duen 3.a da eta populazioari dagokionez 9.a. [aldatu] Biztanleria
Biztanleriaren eboluzioa sexuaren arabera banatzen badugu honakoak dira datuak:
Eskualdeen arabera banaketa egitekotan populazioaren gehiengoa Bilbo Handian bizi da. Hala ere populazioa asko murriztu da 1981etik 2001erako tartean. Mungialdean, kontrara, igo egin da.
[aldatu] Jaiotzak eta heriotzakHurrengo grafikatan ikusten denez azkeneko hamar urteetatik guztietan heriotza gehiago egon dira jaiotzak baino. Bakarrik 2007ean jaio dira emakumezko gehiago hil direnak baino. Datu hauek argi uzten dute populazioaren jaitsiera natural bat dagoela. (Iturria: Eustat)
[aldatu] MigrazioakMigrazioei dagokionez bi tendentzia nagusi eman izan dira azkeneko urteetan. Hasiera batean 1980ko hamarkadako industria krisiaren ondorioz aurreko hamarkadetan etorritako hainbat langile berirro ere euren jaioterrietara itzuli ziren, saldo negatiboa emanez. Baina 2000 urtetik aurrera tendentzia hori alderaztu eta saldoa positiboa da. Ez dago ezberdintasun handirik migrazioetan gizon eta emakueen artean.
[aldatu] Herrigunerik populatuenakSakontzeko, irakurri: Bizkaiko udalerriak populazioaren arabera ordenatuak Bizkaiko 10 udalerri nagusiak hauek dira:
Populaziorik txikiena duen herria Arakaldo da, 95 biztanlerekin. [aldatu] Garraiobideak[aldatu] Errepidez[aldatu] Errepide NagusiakBizkaiak dituen errepide nagusiak beste hiriekin konektatzen dutelako A-8 eta A68 autobideak dira. Lehenengoak Donostia eta Kantabriarekin batzen du, Ermua, Durango, Zornotza, Bilbo, Ezkerraldea eta Meatzaldeatik igaro ondoren. Bigarrenak Bilbo eta Gasteiz, Logroño eta Zaragoza lotzen ditu. Gainera hau N1 errepidearekin batzen denean Madrila joateko bidea ere bada. Horretaz gain badira trafiko handia jasatzen duten errepideak, Txorierriko Korridorea edo Avanzada moduan. Ezkerraldea eta Uribe Kosta lotzeko eraiki zen Errontegiko Zubiak garrantzi handia du garraioari dagokionez. Bigarren mailako errepideek gainontzeko herriak lotzen dituzte, askotan autopista hauetariko batekin, nahiz eta eurekiko paralelo beste doako errepide bat joan ohi den. Horrela Mungiarantz edo Gernikarantz dauden errepideek pisua handia hartzen dute. Azkenik, eta autopista egonda ere, Elorriotik Arrasatera doan portuak garrantzi handia du. Barazar eta Urkiola portuek geroz eta erabilera murritzagoa dute, nahiz eta trafikoa mantendu. [aldatu] BizkaibusSakontzeko, irakurri: Bizkaibus
Autobusa Galdakaon
Bizkaibus Bizkaiko autobus zerbitzua eskaintzen duen elkartea da. Autobus zerbitzua eskaintzen zuten enpresa ezberdinak batu egin ziren Bizkaiko Garraio Partzuergoaren barnean. Batu ziren enpresak, EuskoTren, Adnor, Compañia de Autobuses Vascongados, eta PESA izan ziren besteak beste. Gaur egun 108 linea ezberdin daude, batzuk uda garaikoak baino ez diren arren, adibidez, hondartzetako zerbitzua eskaintzen dituzten lineak. [aldatu] Autobus konpainiakBizkaitik orokorrean eta bereziki Bilbotik konpainia ugarik egiten dituzte bidaiak. Euskal Herriko gainontzeko hiriburuekin batzen dituztenak hauexek dira:
Euskal Herritik kanpora ere Bilbotik egin daitezke hainbat bidaia, Bartzelona, Madril, Kantabria, Zaragoza, Andaluzia, Mediterraneoko hainbat lekutara. Era berean ere atzerrira egin daitezke errepidezko bidaiak. [aldatu] Trenak
Renfe Barakaldon
Aldirietako zerbitzua hiru konpainiek eskaintzen dute. Batetik Espainiako estatuaren menpe dauden FEVE eta Renfe enpresen bitartez. Eta bestetik Eusko Jaurlaritzaren menpe dagoen EuskoTrenen bitartez. Renfe Aldiriakek, hiru linea dauzka, Bilbao-Urduña, Bilbao-Santurtzi eta Bilbao-Muskiz. FEVEk linea bakarra dauka, Bilbo eta Balmaseda batzen dituena. EuskoTrenek ere hiru linea dauzka, Bilbao-Lezama, Bilbao-Ermua eta Bilbao-Bermeo. Horrez gain, eraikiko den metroaren hirugarren linea, EuskoTrenek kudeatua izango da. Euskotreneko hiru lineetako bidaiari kopurua 2005ean:
[aldatu] Bilboko MetroaIrudi:Metro Bilbao.jpg
Bilboko Metroaren Zazpi Kaleetako geltokia
Sakontzeko, irakurri: Bilboko metroa 1995. urtean Bilboko metroa inauguratu zen. Gaur egun metroak bi linea ditu, Bilbo Handiko ezkerralde eta eskuinaldetik bidaiariak garraiatuz. 2005. urtean 78 milioi bidaiari eraman ditu metroak. Metroa zabaltzeko lanek aurrera darraite. Ezkerraldetik doan bigarren linea Portugalete eta Santurtzira zabaltzeko obretan ari dira momentu hontan. Kabiezeseko auzora 2008.an ailegatzea aurrikusten da. Eta 2010erako Basaurira. Horrez gain, Bilboko ekialdeko auzoak hirigunearekin batuko dituen "Hirugarren linea" proiektua martxan da. Lanak 2007an hastea aurrikusten da. [aldatu] Garraio urbanoa[aldatu] BilbobusSakontzeko, irakurri: Bilbobus Bilboko hiriak 30 autobus linea ezberdin ditu, auzo desberdinak batzen dituztenak, Bilbobus deritzon zerbitzuaren bitartez. Horrez gain, 2003an Gautxori zerbitzua ezarri zen, ostiral eta larunbatetan metrorik ez duten auzoek garraio aukera bat izateko. [aldatu] SopelbusSopelbus Sopelako udalerrian autobus zerbitzua eskaintzen duen enpresa publikoa da. Sopelako herria, Bilboko metroaren geltokia eta hondartza batzen ditu. Autobusa uda garaian ibiltzen da ekainaren 15etik irailaren 15era. [aldatu] Etxebarri BusEtxebarri Bus Etxebarriko udalerrian autobus zerbitzua eskaintzen duen enpresa publikoa da. Herrian Bilboko metroaren geltoki berria jarri ondoren ezarri zen autobus zerbitzua, eta metrotik urruti dauden auzoak eta metroaren geltokia batzen ditu. Lineak egunero 1.000 pertsonek erabiltzen dute. [aldatu] Bilboko tranbiaSakontzeko, irakurri: Bilboko tranbia
EuskoTran Abandoibarran
Tranbia betidanik izan da Bilboko parte. XIX. mendean ezarri zen, munduko beste hiri askotan bezala. Hamarkadak pasatu ahala ordea, bere erabilera gutxituz joan zen, eta azkenik XX. mendearen erdialdera kendu egin zen zerbitzua. 2002. urtean berreskuratu egin zen zerbitzua. [aldatu] FunikularrakSakontzeko, irakurri: Artxandako funikularra Bizkaian hiru funikular daude. Zaharrenak bi dira: Bilbotik Artxandara igotzeko eta bestea Arboledara igotzeko. 2005ean Getxon Ereaga hondartza igo eta jaisteko beste bat eraiki zuten, igogailu formatukoa. [aldatu] EuskaraSakontzeko, irakurri: Bizkaiera Bizkaian bizkaiera hitz egiten da, euskararen euskalki bat. Nahiko heterogeneoa den arren ezaugarri komun batzuk ditu: [aldatu] Fonologia (ahoskera)
Bestalde:
[aldatu] Morfologia
[aldatu] Kultura[aldatu] Bizkaiko idazleak
Bizkaiko idazleen artean euskal literaturarentzat garrantzitsuak izan ziren eta diren hainbat aurkitzen ditugu. Klasikoen artean Mogel eta Lauaxeta edo Kirikiño daude eta geroago influentzia handia izan duten Gabriel Aresti edo Andolin Eguzkitza. Gaur egun produkzio handia duten Joseba Sarrionandia, Edorta Jimenez edo Unai Elorriaga idazleak bizkaitarrak dira. Gazteleraz idazten dutenen artean Miguel de Unamuno edo Blas de Otero dira balio kultural handiena dutenak. [aldatu] Durangoko AzokaSakontzeko, irakurri: Durangoko azoka Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka Euskal Herriko handiena eta garrantzitsuena da. Urtero, abenduaren lehenengo hamabostaldian, lurralde osoko argitaletxeak batzen diren topagunea da, non bai nobedadeak baita aurreko urteetako liburu eta diskoak ere salgai baitaude. 1965tik antolatu izan da eta hasieran txikia bazen ere geroz eta handiagoa den ekimena bilakatu da. Elizatarik merkatura igaro zen, gero merkatutik karpa batera eta gaur egun Landako Erakustazokan antolatzen da. Bizkaian erreferente kultural nagusi bat da gaur egun. [aldatu] Bizkaiko musika taldeak eta bakarlariakBizkaian hainbat talde eta musikari nabarmendu dira: Oskorri taldea eta Kepa Junkera folkean, Mikel Urdangarin kantautorea, Eskorbuto, Zarama, MCD eta Parabellum rock radikalean, Exkixu, Ken 7, Etsaiak, | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||