TresnakBeste hizkuntzak
|
Asma
Asma arnas-gaixotasun kronikoa da. BGBK (Biriketako Gaixotasun Kroniko Butxatzailea) ez bezala, asma eritasun itzulgarria da, hau da, tratamenduaren bidez konpondu ahal dena. Tipikoki, krisialdietan agertzen da.
[aldatu] EpidemiologiaEuskal Herrian, orokorrean, asmak jotzen ditu helduen %5a eta umeen %10a gutxi gora-behera. 2001-2002an egindako ISAAC ("Internacional Study of Asthma and Alergies in Childhood") ikerketaren arabera, 6-7 urteko umeen %8.5a Gipuzkoan eta %12.2a Bizkaian asmatikoak ziren, bai eta 13-14 urteko %12.8a eta %13.8a ere, hurrenez hurren. [aldatu] Eragileak
[aldatu] SintomakLehendabiziko sintomak 1. urtebete aurretik agertzen dira. Agerpen ohikoa da gauez eztula eta arnasestua edukitzea eta txistualdiak entzutea toraxen. Askotan, urtaroen arabera gaixotasuna agertzen edo okertzen da, udaberrian batik bat. [aldatu] ZeinuakAuskultazioan, tipikoak dira txistu-hotsak eta espirazio luzatua gaixotasuna kontrolaturik ez dagoenean. [aldatu] LaboratorioaProba erradiologikoetan, ez da ezer berezirik ikusten. Proba analitikoetan, aldiz, E inmunoglobulina (E Ig) eta eosinofilo altuak ikusten dira odolean. [aldatu] GINAGINA edo Global Iniciative for Asthma mundu mailan gaixotasunaren inguruan adostatutako arauak dira. [aldatu] Tratamendua
[aldatu] Kanpo loturak |