|
|
Aranzadi Zientzia ElkarteaAranzadi Zientzi Elkartea irabazi-asmorik gabeko zientzi elkartea da eta Kultur eta Natur Ondarea ikertzea, ezagutzera ematea eta babestea ditu helburu. Azterketa eta Ikerketarako Zentro modura sortua, Aranzadi benetako erreferentzia bilakatu da komunitate zientifikoan, eta 2001. urtean Herri-Onurako Erakunde izendatu izana horren frogarik onena da. Gaur egun Aranzadi Zientzi Elkarteak 1.540 kide ditu eta horietako 150 hainbat zientzi alorretako ikertzaileak dira, gure erakundearen ikerketa-eremuaren barruan lanean aritzen direnak. Natur eta Giza Zientzien alorrean titulaturiko unibertsitarioak dira tituladun ia guztiak, eta gehien-bat nabarmentzen diren zientzi alorrak hauek dira: Biologia, Historia, Arkeologia, Medikuntza, Antropologia, Etnografia, Geografia eta Geologia. [aldatu] HistoriaElkartea 1947an sortu eta erregistratu zen eta Euskal Herrian zientzien ikerketa, aplikazioa eta zabalkundea bultzatzea du helburu nagusitzat. Izena Telesforo Aranzadi (1860-1945) gipuzkoar antropologo ospetsuarengandik hartu du, Antropologian, Etnologian, Historiaurrean eta adar bereko zientzietan ikerlari aski ezaguna. Elkartearen bulegoak bi eraikinetan daude banatuta:
[aldatu] HelburuakElkarteak ekintza eta jarduera ugari egin ditu sorreratik, honela natura eta antropologia zientzietan Euskal Herriko erakunde garrantzitsuenetako bat izatera iritsi da. Gaur egun plan eta proiektu zehatzen inguruan aritzen diren adituak biltzen duen azterlan eta Ikerketa zentroa da. Azterketa orokorrak eta baita ere ikerketa burutzen ditu hainbat lan arlotan; era berean zabalkunde lan handia egiten du zientzi horien ezagutza hedatzeko. Erakunde publikoekin batera, informazio ekintzak egiten ditu ere natura eta ondare arkeologikoa eta etnografikoa hobeto zaintzeko eginahalean. [aldatu] Jarduerak
. Kategoriak: Biologia • Historia • Arkeologia • Medikuntza • Antropologia • Etnografia • Geografia • Geologia |