Aranera

Aranera
Aranés
Non mintzatzen den: Katalunia 
Eskualdea: Val d´Aran
Guztira hiztunak: 4.700 
Rankina: Ez 100 mintzatuenen artean
Hizkuntza familia: Indoeuroparra
 Italikoa
  Erromanikoa
   Mendebaldeko italikoa
    Iberiar-erromanikoa
     Okzitaniera
      Gaskoiera
       Aranera 
Estatus ofiziala
Hizkuntza ofiziala: Katalunia
Araugilea: Conselh de la Lenga Occitana
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1: oc (Okzitaniera)
ISO 639-2: oci (Okzitaniera)
ISO 639-3: gsc 
Aranerazko errepide seinaleak
Aranerazko errepide seinaleak

Aranera okzitanieraren dialektoa den gaskoineraren aldaera bat da. Val d´Aranen (Katalunia) mintzatzen da. 2006ko abuztuaren 9tik Kataluniako Autonomia Erkidego osoan hizkuntza ofizial izaera du, katalana eta gaztelaniarekin batera, Kataluniako estatutu berrian hala jasota. 1984an aranera Val d´Arango hezkuntza sisteman erabiltzeko hizkuntza izendatu zen.

Eduki-taula

[aldatu] Arautzea

Aranerak berezko idaztarauak ditu, gaskoineraren gainontzeko aldaeretatik bereiziz. Horrela, bere ezaugarri propioak kontuan hartzen dira idazterako garaian. Adibidez, emakumezkoentzako pluralak -es bukaera izatea (es hemnes araneses, emakume arandarrak euskaraz), gizonentzako pluralen "-i" (es aranesi) eta artikulu piriniotarrak (eth, era, es), besteak beste.

[aldatu] Inguruko hizkuntzen eragina

Aranerak inguruko hizkuntza ofizialen eragina jaso du historikoki (gaztelaniarena lehendabizi, katalanarena ondoren), eta egun gaskoineratik bereizten dituen ezaugarriak ditu. Horrela, azken hamarkadetan neologismo "hispaniar" ugari gehitu zaizkio araneraren lexikoari. Esaterako, actuar (okzitanierako "agir"-en ordez), empresa (vs. "entrepresa"), foment, impartir, increment (vs. "aumentacion"), laborau, matrícula (vs. "inscripcion"), oficina (vs. "burèu"), etab.

[aldatu] Erabilera

 
Kopuruak
Portzentaiak
Ulertzen dute
6.712
 %88,88
Hitz egiteko gai dira
4.700
 %62,24
Irakurtzeko gai dira
4.413
 %58,44
Idazteko gai dira
2.016
 %26,69
Iturria: IDESCAT, 2001eko hizkuntz neurketa

[aldatu] Ekimenak

2005ean Corsa per la lenga izeneko lasterketa aldarrikatzailearen 12. edizioa ospatu zuten, Korrikaren ereduari jarraituz.

[aldatu] Kanpo loturak


wymiana linkami system wymiany linków wymiana linkami wymiana linkami system wymiany linków tanie kredyty gotówkowe kreatyna Plaza 3 star hotel Los Angeles krynica noclegi Sejm Tyk