TresnakBeste hizkuntzak
|
AmerikaAmerika Ozeano Atlantiko eta Ozeano Pazifikoaren arteko lur eremua da. Bi azpikontinentek osatzen dute, Ipar Amerika eta Hego Amerika, tartean Erdialdeko Amerika dagoela. Horregatik Amerikak ere erabiltzen da (Ameriketan, Ameriketara...). Izenaren barruan Karibe itsasoko uharteak ere sartzen dira. Ertamerikako itsmoa normalean Iparamerikako zatia dela uste da. Ameriketa hitzak ere munduko mendebaldeko hemisferioa esan nahi du. Bestela, Latinoamerika kontzeptuak biltzen ditu latinetiko hizkuntzak nagusi dituzten herrialdeak (Gaztelania eta Portugalera).
[aldatu] EtimologiaNahiz eta bere biztanle ez zuen bere lurra kontinentetzat hartzen , Ertamerikako kulturek Abya Yala zioen bere lurrari eta gertuko aztekek Cem Anahuac (nahuatleraz Ur handien artean dagoen lurra). Era berean, Europan bikingoek Vinland zioen lur berriei. Hala ere, ez batak ez besteek ez zituzten lurrak kontinente berritzat. Martin Waldseemüller kartografo alemaniarra Kristobal Kolon 1492an aurkitutako lurrei deitzeko Amerika hitza erabili zuen lehenengo pertsona zen. Honek 1507 urte inguru bere Cosmographiae Introductio liburuan Amerika hitza aukeratu zuen Amerigo Vespucio italiarraren omenez. Beste kontinente bezala, izena latinizatu eta andreratu zuen. Gero, Erresuma Batuak iparraldeko Amerikako lurrak kolonizatu zituenean, bere kolonoei Americans zioen. Horrexegatik Ipar Amerikako bere hamahiru koloniek independentzia lortu zutenean, bere buruari Ameriketako Estatu Batuak izena jarri zioten, eta bere biztanleei Americans deitu beste amerikarrei kontuan hartu gabe. [aldatu] HistoriaSakontzeko, irakurri: Amerikako historia Oraindik data eztabaidan dagoen arren, ziurra da Amerikako lehendabiziko biztanleek Asiatik etorri zirela, bai Siberiatik Beringeko itsasartearen bitartez, bai Mongoliatik eta beste ibilbideak erabiltzen. Neolitikotik europarrek kontinentea ikusi arteko aroan, Amerikan zibilizazio nagusi batzuk bizi ziren:
Historialari batzuek Leif Ericson bikingoak Ternuan 1000 urte inguru koloniak sortu zituela esan arren, ez ziren luzaroko iraundu. Hori dela eta, Amerika ikusteko lehendabiziko europarra 1492ko urriaren 12an Kristobal Kolon zela esan dezakegu. Europarren etorrera hondamen demografikoa esan nahi zuen bertoko amerindiarrei. Espainiak azteka, maia eta Inka zibilazioak konkistatu eta bere Inperio finkatu zuen Ozeano Barearen kostaldean eta Rio de la Plata bokalean. Portugalek, berriz, gaur egungo Brasil konkistatu zuen. Frantziak Kanada, Guyana eta beste uharte txikiak, Erresuma Batuak Ipar Amerikako ekialdeko kosta eta zenbait uharte Karibean, Herbehereek eta Danimarkak Karibeko uharteak, eta Errusiak Alaska eskualdea. Hala ere, zenbait tribu amerindiarrek bere independentzia mantendu zuten ia XIX. mendeko bukaera arte: Patagonian, Mato Grosson, Amazonian edo Ipar Amerikako larredietan: horrela Maputxeak, Hetak, Rankelak, algonkinoak, komantxeak, inuitak, etabar. Hiru mende, Europarren boterepean egon ondoren, amerikarrek bere independentzia berreskuratu zuten: 1776an Ameriketako Estatu Batuak, 1804an Haitin, 1809ko altxamenduaren ondorioz Argentina, Bolivia, Kolonbia, Costa Rica, Txile, Ekuador, El Salvador, Guatemala, Honduras, Mexiko, Nikaragua, Paraguay, Peru, Uruguay eta Venezuela, 1844an Dominikar Errepublika eta 1898an Kuba, 1822an Brasil 1867an Kanada eta XX. mendean Karibeko uharte batzuk. Gaur egun, oraindino badaude zenbait herri eta lurralde britainiar, frantses eta nederlandar kontrolpean. Behin independentzia lortuta, nazio berriak munduko historiaren protagonista bihurtu dira, hala nola, Estatu Batuak munduko superpotentzia bihurtu, Mexikoko Iraultza (1910-1917), edo Kubako Iraultza (1959). XIX. mendez geroztik, Amerikako herrialdeek batasuna bilatu dute panamerikanismo doktrina jarraituz, horrela sortu dute Amerikar Estatuen Erakundea (1948), NAFTA Ituna, Mercosur edo Caricom (Karibeko komunitatea). [aldatu] Geografia fisikoaSakontzeko, irakurri: Amerikako geografia Bere 42.262.142 km² arearekin, Amerika munduko bigarren lurralde multzorik handiena da (Asia da lehendabizikoa),lurreko %8,3a eta munduko biztanleriaren %14a du. Iparraldeko Ozeano Artikoko Columbia lurmuturretik (58ºI) hegoaldeko Drake pasabideko Diego Ramirez uharteetara (56ºH) doa eta ekialdeko Brasilgo Branco lurmuturretik (34°47'M) mendebaldeko Aleutiar uharteetako Attu uhartera (173°11'E). Amerika bi azpikontinentetan banatuta dago: Ipar Amerika eta Hego Amerika. Plaken tektonika teoriaren arabera, bi lur multzoak miloika urte eman zituen bananduta, baina Gondwana eta Laurasia hautsi zirenean, azpikontinente biak bidaiatu ziren eta Ertamerika sortu zen batzeko. [aldatu] Mendiak
[aldatu] Aintzirak
Titicaca lakua
[aldatu] Ibaiak
[aldatu] KlimaBere azalera dela eta, Amerika munduko klima osoak daude: Mexikoko kostaldean eta Brasilgo hegoaldean epela, Erdialdeko Amerikan klima tropikala eta oihana, basamortua Sonoran edo Atacaman, estepak eta tundra Alaskan edo Kanadan eta klima polarra Groenlandian. [aldatu] Giza-geografia[aldatu] Banaketa administratiboaAmerikan 35 herrialde, 17 dependentzia, hiru departamendu eta Elkartutako Estatu Libre bat daude. [aldatu] EtnografiaAmerikako biztanleria hiru multzo etnikotik dator: bertoko amerindioak eta inuitak; europarrak (espainiar, portugaldar, britainiar, frantziar, italiar, alemaniar, nederlandar, danimarkar eta eslaviar jatorrizkoak) eta Afrikatik ekarritako esklabuen ondorengoak. Hori dela eta, kontinentea mestizoa dela esan liteke. [aldatu] HizkuntzakAmerikan erabiltzen diren hizkuntzak bostehun baino izan arren, nagusiak hauek dira:
[aldatu] Kultura[aldatu] Ikus, gaineraMunduko Kontinenteak
|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||