|
|
2006
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
[aldatu] Euskal Herrian


- Maiatzaren 15a - Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleek deituriko greba izan zen.
- Maiatzaren 28a - Bikote bat agertu zen tiroz hilda Barakaldoko Basatxu gunean. Senarrak emaztea hil eta gero bere buruaz beste egin zuen.
- Ekainaren 3a - Legionella kasuak Iruñean. Ustez zabalguneko hiru enpresatako aire girotu aparailuetan agerturiko bakteriek, 130 pertsonaren ospitalaratzea eragin zuten.
- Ekainaren 7a - Polizia Nazionalak Batasunaren ekitaldi bat bertan behera utzi zuen Iruñean.
- Ekainaren 9a - Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegiak, Ermuako Foroak Juan Jose Ibarretxeren aurka aurkezturiko elegitea onartu zuen.
- Ekainaren 23a - Fernando Grande Marlaska epaileak bi enpresari nafarren atxiloketa agindu zuen, ustez ETAri ordainketak egin izanagatik.
- Ekainaren 28a - Fernando Grande Marlaska epaileak Gorka Agirre EAJko kideari galdeketa egin zion, ustez ETAri ordainketak egiteagatik.
- Uztailaren 1a - Puntukako kotxe karneta indarrean jarri zen.
- Uztailaren 3a - Emakumeen aurkako indarkeria Basaurin, 21 urteko neska errumaniar bat erahil zuen bere mutil lagun ohiak.
- Uztailaren 6a - Patxi Lopez eta Arnaldo Otegi, Donostian bildu ziren.
- Uztailaren 7a - Gasteizko Salburuan aurkituriko hegazti bati eginiko analisiek, Hegaztien gripea zuela erakutsi zuten.
- Uztailaren 11 - Pablo Muñoz, Diario de Noticiaseko zuzendaria, atxilotu zuten, ustez ETAko finantziazio sarearekin harremana izateagatik.

- Uztailaren 15a - Pablo Muñoz, libre utzi zuten kargurik gabe, 4.000 euroko fidantza ordaindu eta gero.
- Uztailaren 27a - Pertsona bat hilik Deban hegazkin arin batek lur jo ondoren.
- Uztailaren 30a - Istiluak Algortako jaietan, bi koadrillen arteko liskarrean, kalte material handiak izan ziren Algortako metro geltokian.
- Abuztuaren 10a - Behin Baionako jaiak amaituta Emakumeen Elkarteek bost emakume bortxatu zituztela argitara eman zuen, aurreko urtean baino gehiago.
- Abuztuaren 13a - Ezker abertzaleak manifestazioa antolatu zuen Donostian, epaitegiek manifestazioa legezkoa zela esan eta gero.
- Abuztuaren 16a - Laredoko gas leherketaren ostean larri zaurituriko emakume getxotarra ospitalean hil zen.
- Abuztuaren 20a - Kongora umeak adoptatzera joandako bi familiek, handik atera ezinean aurkitu ziren, burokrazia eta bertako gerra egoeragatik.
- Abuztuaren 23a - Lau polizoi ailegatu ziren Bilboko portura, Rotterdamera zihoan itsasontzi batean.
- Abuztuaren 26a - Iruñea gartzelan 21 urteko preso bat hilik aurkitu zuten, ustez bere buruaz beste egin eta gero.
- Abuztuaren 27a - Zornotzako txatartegi batean egondako suak, ke hodei handia sortu zuen, AP-8 autobidea ixteko zorian egon zen.
- Abuztuaren 31 - Eusko Alkartasunak EAJrekin koalizioan ez joatea erabaki zuen, barne bozketa baten ondoren.
- Irailaren 2a - Gasteizko 13 urteko gazte bat hil zen Gorbeia mendian, harri batek jo eta gero.
- Irailaren 5a - Gerra Zibilean Euskal Herritik ihes egin behar izan zuten haurrei omenaldia egin zitzaien Gasteizen.
- Irailaren 10a - Uda Euskal Herrian igaro eta gero euren herrira itzultzera zihoazen 238 haur Saharauiar Loiu eta Getxoko polikiroldegietan pasa behar izan zuten gaua, Argeliara eraman behar zien hegazkina ailegatu ez zelako.
- Irailaren 15a - Iruñako San Kristobalen fusilaturiko 203 pertsonen gorpuak identifikatu zituzten.
- Irailaren 17a - Espainiako gobernuak Garoñako zentral nuklearraren itxiera 2009. urtean egingo zela adierazi zuen.
- Irailaren 21a - Gordon Hurakana izandakoaren arrastoek uholdeak eragin zituzten Kaparroson eta haize bolada bortitzak Euskal Herrian.
- Irailaren 27a - Espainiar estatuko ejerzitoak maniobrak egin zituen Euskal Herrian, besteak beste, Muxika, Getxo, Durango eta Elorrioko herrietan, jende askoren haserrea sorraraziz.
- Irailaren 28a - Europar Parlamentuak babesa eskaini zion Euskal Herrian zabalduriko bake-prozesuari. Parlamentuko talde politiko guztiek aldeko botua eman zuten PPk izan ezik.
- Irailaren 29a - Iruzurra egitearen susmoagatik, hamazortzi pertsona atxilotu zituzten Bilboko portuan.
- Urriaren 4a -
- Miguel Sanz, Nafarroako lehendakariak Nafarroako Unibertsitatean elebitasun osoa ezartzearen aurka agertu zen.
- Emakumeen prostituzio sare bateko kideak atxilotu zituen Ertzaintzak Bilboko Maria Diaz de Haro kalean.
- Urriaren 5a - Plazida Insausti, Euskal Herriko emakumerik nagusienak, 110 urte bete zituen.
- Urriaren 8a - 18/98 sumarioan inputaturiko pertsonei laguntza emateko Altsasun "Bat egin eguna" antolatu zen.
- Urriaren 9a - Norbegiako gobernuak, ETA eta Espainiako gobernua, Oslon bildu zirela argitara eman zuen.
- Urriaren 12a - Istiluak Iruñean eskuin muturreko manifestazio falangista bati erantzuteko zenbait pertsonek kontramanifestazioa antolatu zutenean.
- Urriaren 17a - Hiru alemaniar hilik euren hegazkin txikia Lagranen erori eta gero.
- Urriaren 22a - Baltasar Garzon epaileak Euskal Herriko hainbat Herriko Tabernen miaketa agindu zuen.
- Urriaren 25a -
- AP-1 autobidearen mantenuan zebiltzan bi langile hil ziren, kotxe batek harrapatu ondoren.
- ETAk ustez hirurehun pistolatik gora lapurtu zituen Frantzian.
- Urriaren 30a - 70 eta 74 urteko bi anai-arreba hilik agertu ziren euren etxean, Nafarroako Uterga herrian.
- Azaroaren 8a - Iñaki de Juana Chaos ETAkideak gose greba hasi zuen.
- Azaroaren 10a -
- Nafarroako familia medikuek greba egin zuten.
- Ezker abertzaleko manifestazio baten ostean egondako istilu larrietan zabor kontainerrak eta kutxazainak erre zituzten. Horrez gain, polizia munizipal bati gasolina bota zioten Bilbon.

- Martxoaren 27a - La Sexta telebista kate berriaren emisioak hasi ziren.
- Apirilaren 5a - Greba, RTVEn, gobernuak aurrera eraman nahi izan zuen gastu murrizketengatik, 2.000 lanpostutik gora murrizteko asmoarekin.
- Maiatzaren 9a - Kataluniako gobernuaren hirukoaren apurketa, PSCk, ERC gobernutik kanporatzerakoan.
- Maiatzaren 14a - Inmigranteen etorrera masiboa Kanariar Uharteetara, Afrikatik txalupetan ehundaka kilometro egin eta gero. Egun bakarren 900 afrikar iritsi ziren.
- Ekainaren 10a - Terrorismoaren Biktimen Elkarteak polemika ugari sortu zuen manifestaldia egin zuen Madrilen, Espainiako gobernuak ETArekin hitz egitearen aurka.
- Ekainaren 18a - Kataluniako estatutu proposamen berria onartzea erabakiko zen erreferendum bidez.
- Uztailaren 3a - Metro istripua Valentzian, tren bat errailetatik atera eta beste tren batek jo zuen. 42 hildako.
- Uztailaren 27a - Gas leherketa Kantabriako Laredo herrian. Bost hildako, euretatik lau Bizkaitarrak.
- Abuztuaren 8a - Galizia osoan zehar suteak, ezezagunek pizturiko suek 80.000 hektarea erre zituzten bi astetan, lau hildako eraginez. Poliziak 41 pertsona atxilotu zituen, ustez suteak eragiteagatik.
- Abuztuaren 13a - Mediterranio itsasoaren ez-ohiko tenperatura igoerak, Marmoka izurria eragin zuen Katalunia, Valentzia eta Murtziako hondartza askoren itxiera eraginez.
- Abuztuaren 20a - Etorkinen etorrera masiboa Kanariar uharteetan. Guztira 2.000 etorkinetik gora ailegatu zen Kanarietako hondartzetara egun gutxitan.
- Abuztuaren 21a - Tren istripua Palentziako Villada herrian. Sei hildako egon ziren, TALGO tren batek, gehiegizko abiaduragatik bere bidetik irten eta gero. Hildakoen artean Pasaiako bikote bat egon zen.
- Abuztuaren 27a - Gizon batek bere emaztea eta haurdun zegoen bere alaba erail zituen Sevillako Osuna herrian. Emazteak askotan denuntziatu zuen jipoitu eta tratu txarrak emateagatik.
- Irailaren 1a - Espainiako gobernuak Libanora 1.100 soldatu bidaltzea erabaki zuen, Nazio Batuen misioaren barnean.
- Irailaren 3a - 2.000 etorkinetik gora ailegatu ziren Kanariar Uharteetara asteburu bakar batean, inoizko kopururik handiena.
- Irailaren 8a - Joan Clos Bartzelonako alkate ohiak, Jose Montilla ordezkatu zuen, Industria Ministrari moduan.
- Irailaren 11 - 736 etorkin ailegatu ziren Kanariar Uharteetara Mauritaniatik itsasoz etorriak.
- Irailaren 13a - Marbellako alkatesa ohia fidantzapean libre utzi zuten.
- Irailaren 20a - Murtziara patera bat ailegatu zen, Gibraltarreko itsasarteko polizi kontrolak saiestu nahian.
- Irailaren 29a - Baltasar Garzon epaileak 2004ko maiatzaren 11ean gertaturiko atentatuaren ikerketan azido borikoa ETArekin erlazionatu zuten bi ikerlari deklaratzera deitu zituen. Ustez euren txostenean iruzurra egiteagatik, ETA aipatuz Al Qaedaren ordez.
- Urriaren 17a - Bi hildako San Fernando de Henareseko plastiko lantegi batean egondako leherketan.
- Urriaren 22a - Eurite indartsuek haziarazitako ibai baten urek bi emakume zihoazen autoa eraman eta hil egin zituen Huelvan.
- Urriaren 29a - Edanda zegoen gidari batek, hiru pertsona harrapatu zituen Tenerife, hirurak hil zirelarik.
- Azaroaren 1a - Parlamenturako hauteskundeak Katalunian. CIUk hauteskundeak irabazi zituen 48 parlamentari lortuz.
- Azaroaren 8a - Eurite indartsuek emakume bat hil zuten Valentziako Alzira herrian, hazitako ibaia batek bere kotxea eraman eta gero.
- Azaroaren 14a - Ustelkeri urbanistikoaren aurkako operazioa Marbellan, hamaika pertsona gehiago atxilotu zituzten, horien artean Mayte Zaldivar, Marbellako alkate ohiaren emazte izandakoa.
- Azaroaren 16a - 300 bat etorkin ailegatu ziren pateretan Kanariar uharteetara.
- Azaroaren 17a - 50 pertsona atxilotu zituzten, ustez etorkinei iruzur egiten zien sare bateko kideak izateagatik, paper eta lan-eskaintza faltsuak eskaintzen zizkieten.
- Azaroaren 24a - Jose Montilla Kataluniako presidente bihurtu zen, PSC, ERC eta ICVren aldeko botua eman ostean.
- Azaroaren 25a - AVTak ETArekin negoziatzearen aurkako manifestaldia egin zuen Madrilen.
- Azaroaren 27a - PSOEk 1998an ETAk egindako su-etenean PPk negoziatzearen alde izandako jarrera biltzen zuen bideo bat kaleratu zuen.
- Abenduaren 20a - Recreativo de Huelva futbol taldearen zaletuak Madrila zeramatzan autobus batek istripua izan zuen Sevilla parean. Lau hildako.
- Abenduaren 29a - 67 urteko emakume bateak, bikiak erditu zituen Bartzelonako Sant Pau ospitalean.
- Abenduaren 30a - ETAk auto bonba bat jarri zuen Madrilgo Barajasko aireportuko T-4 terminalean.
- Urtarrilaren 2a - Bost hildako Alemanian, izotz pista bat behera etorri eta gero.
- Urtarrilaren 4a -
- Urtarrilaren 5a -
- Urtarrilaren 12a - Saudi Arabiako Meka hirian 362 hildako, jende pilaketa baten ondorioz.
- Urtarrilaren 15a - Michelle Bachelet, Txileko presidente aukeratu zuten.
- Urtarrilaren 22a - Evo Morales Boliviako eta Amerika osoko lehen presidente indigena bihurtu zen.
- Martxoaren 11a - Michelle Bachelet aukeratu zuten Txileko presidente.
- Apirilaren 6a - Alerta egoera Alemania iparrean, Elba ibaiak eragindako uholdeak direla eta.
- Apirilaren 9a - Peruko hauteskundeen lehen itzulian Ollanta Humala hautagai populistak garaipena lortu zuen.
- Apirilaren 10a - Romano Prodik Italiako hauteskundeak irabazi zituen.
- Apirilaren 17a - Atentatua Tel Aviven, hamar hildako.
- Apirilaren 24a - Egiptoko Dahab herrian egondako hiru leherketek 30 hildako eragin zituzten.
- Maiatzaren 1a - Boliviako petrolio eta gasa nazionalizatu zituen Evo Morales presidenteak.
- Maiatzaren 4a - 2001eko Irailaren 11ko atentatuen ondorioz auzipetutako Zacarias Moussaoui Al Qaedako ustezko partaidea, bizi osorako kartzela zigorrera kondenatu zuten.
- Maiatzaren 20a - Txinako Hiru Eztarrien Urtegia inauguratu zuten.
- Maiatzaren 21a - Montenegrok Serbiatik banatzea bozkatu zuen erreferendum baten bitartez; baiezko botuak %55,4 izan ziren.
- Maiatzaren 26a - Europako tren geltokirik handiena inauguratu zuten Berlinen, Berlin Hauptbahnhof delakoa.
- Maiatzaren 27a - 6,2 graduko lurrikara Java uhartean, 5.000 hildakotik gora.
- Maiatzaren 28a - Alvaro Uribe Kolonbiako presidente aukeratu zuten bigarren aldiz jarraian, botuen %62arekin.
- Ekainaren 4a - Alan Garciak Peruko hauteskundeen bigarren itzulia irabazi zuen.
- Ekainaren 10a - Israelgo ejerzitoak zazpi pertsona hil zituen Gazako hondartza baten.
- Ekainaren 15a - 65 hildako Sri Lankan egondako atentatu odoltsu baten ondoren.
- Ekainaren 25a - Israelgo soldatu bat Gazan bahitu ondoren, Israelek Gazaren aurkako eraso militarra hasi zuen.
- Uztailaren 2a - Felipe Calderon, Mexikoko presidente aukeratu zuten botuen %35,88 eskuratu ostean.
- Uztailaren 5a - Ipar Koreak bost misil jaurtiki zituen Japoniako itsasoan, nazioartean iskanbila handia sortuz.
- Uztailaren 8a - Benedikto XVI.a aita santuak, Valentziara iritsi zen.
- Uztailaren 9a - Hegazkin istripua Siberian, 122 hildako, Airbus hegazkin bat Irkutsken lurrera erori eta gero.
- Uztailaren 11 - Atentatu odoltsua Mumbain (India), 190 hildako eta 600 zauritu baino gehiago.
- Uztailaren 12a - Hezbollah taldeak Israelgo bi soldatu bahitu zituen.
- Uztailaren 13a - Soldaduen bahiketari erantzunez, Israelek Beiruteko aireportua bonbardatu zuen 47 hildako eraginez. Blokeoa ezarri zuten Libanoren aurka, airez eta itsasoz.
- Uztailaren 15a - 18 hildako Libanon Israelen bonbardaketen ostean, euren artean 9 ume.
- Uztailaren 16a - Hezbollah talde terroristak jaurtitako misilek zortzi hildako eragin zituzten Haifan (Israel).
- Uztailaren 17a - 7,2 graduko lurrikara Java uhartean. Lurrikarak 2-3 metro bitarteko tsunamia sortu eta 350 pertsona hil zituen.
- Uztailaren 18a - 40 hildako Libanon Israelen bonbardaketen indiskriminatuen ostean. Milaka atzerritarrek euren enbaxaden bitartez Beirutetik ihes egin zuten.
- Uztailaren 19a - 50 hildako Libanon Israelen bonbardaketa indiskriminatuen ostean.
- Uztailaren 26a - Israelen bonbardaketek Nazio Batuen Erakundearen lau ikuskatzaile erail zituzten.
- Uztailaren 30a - Israelgo ejerzitoak Libanoko etxebizitza bloke bat bonbardatu zuen, 55 hildako, euren artean 21 haur.
- Abuztuaren 1a - Fidel Castrok gaixotasunagatik boterea bere anaia Raul Castrori laga zion.
- Abuztuaren 10a - Londresko poliziak atentatuak egiteko zorian zeuden 21 pertsona atxilotu zituen. Ustez Ingalaterra eta AEBen artean hegaldia egitera zihoazen hamar hegazkin leherarazi nahi izan zuten.
- Abuztuaren 14a - Nazio Batuen Erakundeak Libanorako harturiko su eten akordioa indarrean jarri zen, 1.200 hildako Libandar eta 150 hildako Israeldarren ostean.
- Abuztuaren 18a - HIESaren aurkako nazioarteko konferentzia ospatu zen Torontoko hiri Kanadiarrean.
- Abuztuaren 22a - Hegazkin Errusiar bat erori zen Ukraina eta Errusiako mugan. 171 hildako, horien artean 45 haur.
- Abuztuaren 24a - Natasha Kampusch, zortzi urteetan zehar bahiturik egondako neska Austriarra, bere bahitzailearengandik ihes egitea lortu zuen. Ordu batzuk lehenago, bahitzaileak bere buruaz beste egin zuen.
- Abuztuaren 26a - Asteetako eurite gogorrek 1.000 hildakotik gora eragin zituzten Etiopian.
- Abuztuaren 27a - Kanariar uharteetara zihoazen hamabost etorkinen gorpuak aurkitu zituzten Mauritaniako hondartzetan.
- Irailaren 6a - Bahiturik egondako Natasha Kampusch neska Austriarrari eginiko elkarrizketa bat eman zuen herri horretako telebista batek.
- Irailaren 12a - Benedikto XVI.a aita santuak Islamari buruz egindako hitzaldi batek haserrea eta indarkeria sorrarazi zuten herrialde musulmanetan.
- Irailaren 19a - Estatu kolpea Tailandian, militarrek Thaksin Shinawatra lehen ministroa kargutik kendu eta salbuespen egoera ezarri zuten.
- Irailaren 22a - 25 hildako Alemanian egondako Maglev tren istripu batean.
- Irailaren 25a - Autobus istripua Ekuadorren, 47 hildako, euretarik 20 haur.
- Irailaren 26a - Shinzo Abek Junichiro Koizumi ordezkatu zuen Japoniako lehen ministro moduan.
- Irailaren 29a - Xangsane tifoiak, 94 hildako eragin zituen Filipinetan.
- Irailaren 30a - 155 hildako Manausetik Rio de Janeirora zihoan hegazkin batek istripua izan eta gero.
- Urriaren 2a - Amishak bizi ziren herrixka baten Charles Carl Roberts izeneko gizon batek bost emakume gazte erail zituen.
- Urriaren 5a - Errusia eta Georgiarraren arteko gatazka, polizia georgiarrak espioi errusiarrak Georgian atzeman ondoren.
- Urriaren 6a - Evo Moralesek aginduriko nazionalizazioak istiluak eragin zituen Boliviako mehategi batean, mehategiko jabeen eta mehategiaren jabetza bereganatu nahi zuten pertsonen arteko liskarrak, 12 hildako eragin zituen.
- Urriaren 7a - Vladimir Putinekin eta Txetxeniako gerratearekin kritika ugari egindako Anna Politkovskaia kazetaria erail zuten bere etxean.
- Urriaren 8a - Belgikako udal hauteskundeetan, eskuin muturreko Vlaams Belang alderdi politikoak, uste baino botu gutxiago lortu zituen.
- Urriaren 9a - Ipar Koreak proba nuklearra egin zuen.
- Urriaren 11 -
- Bi trenek elkar jo zuten Luxenburgo eta Frantziako mugan, bost hildako.
- Hegazkin txiki bat 50 solairuko Belair dorrearen kontra jo zuen, bi hildako eraginez.
- Urriaren 17a - Hildako bat Erromako metroko bi bagoiek elkar jo eta gero.
- Urriaren 22a - Panamako Kanala handitzea erabaki zuten Panamako biztanleek, %78k baiezko botua eman ondoren.
- Urriaren 23a - Hamazortzi hildako Panama Hirian autobus batek arazo mekanikoengatik sute bat izan eta gero.
- Urriaren 25a - Europako parlamentuak, Euskal Herriko bake prozesuari buruzko erresoluzioa bozkatu zuen, baiezkoa irabaziz, 321 botu alde eta 311 botu aurka.
- Urriaren 26a - Hiru hildako Oaxakan (Mexiko), irakasleen grebaren ondorioz egondako liskarretan.
- Urriaren 28a - 100 hildakotik gora Errusian, aizunduriko alkohola edan eta gero.
- Urriaren 29a -
- 104 hildako Nigerian, hegazkin bat Lagoseko aireportutik hurbil istripua izan eta gero.
- Lula da Silva Brasilgo presidente beraukeratu zuten, hauteskundeak bigarren itzulian irabazi ondoren.
- Urriaren 31 - Pakistango armadak ustez terroristak hezteko erabiltzen zen eskola koraniko bat bonbardatu zuen Afganistango mugatik gertu, 80 lagun hil zirelarik.
- Azaroaren 1a - Somalian bake negoziazioak eten ziren.
- Azaroaren 4a - Alemaniako zentral elektriko bateko matxurak, argia joatea ekarri zuen Alemania, Frantzia, Italia eta Espainiako gune batzuetan.
- Azaroaren 5a - Sadam Husseinen aurkako lehen epaiketaren epaia argitara eman zuen epaileak, heriotza zigorrera kondenatu zuten, 1980ko hamarkadako sarraskiengatik.
- Azaroaren 6a - Hokkaido uhartean (Japonia) egondako tornado batek bederatzi hildako eragin zituen.
- Azaroaren 7a - Kongresurako eta Senaturako hauteskundeak Ameriketako Estatu Batuetan. Alderdi Demokratak gehiengoa eskuratu zuen bi kameretan.
- Azaroaren 8a -
- Azaroaren 12a - 35 hildako Bagdaden poliziak kontratatzeko postu baten aurkako atentatuan.
- Azaroaren 15a - Al Jazeera telebista kateak, bere ingelesezko kate berria aurkeztu zuen, Al Jazeera English.
- Azaroaren 16a - Joseph Kabila Kongoko Errepublika Demokratikoko hauteskunde presidentzialak irabazi zituen, behin botu kontaketa amaituta.
- Azaroaren 17a - Segolene Royal Frantziako Alderdi Solialistako hautagai aukeratu zuten, alderdiko hauteskunde primarioak irabazi eta gero.
- Azaroaren 18a - Irakeko hainbat puntutan egindako atentatuetan 50 hildako.
- Azaroaren 21a - Libanoko industria ministraria Pierre Amine Gemayel, hil zuten Beiruten.
- Azaroaren 22a - Alexander Litvinenko, Anna Politkovskaiaren erailketa ikertzen zebilen KGBko espioi ohia, gai nuklearrak erabilita hil zuten.
- Azaroaren 23a - Egun odoltsuan 202 hildako egon ziren Iraken egindako atentatu ezberdinetan.
- Azaroaren 25 - Michael Stone atxilotu zuten, Ipar Irlandako parlamentuan sartu eta Sinn Feingo presidentea hiltzen saiatu ondoren.
- Azaroaren 27a - Rafael Correa ezkertiarra Ekuadorreko presidente bilakatu zen hauteskundeetako bigarren itzulian botuen gehiena lortu eta gero.
- Azaroaren 28a - Kanadako parlamentuak Quebec, Kanada barruko nazio bezala onartu zuen.
- Azaroaren 29a - Benedikto XVI.ak Turkiarako bidaia hasi zuen, mehatxu eta kritika askoren artean, hilabete batzuk lehenago islameko buruzagiak irain moduan hartu zuten hitzaldiaren ondoren.
- Abenduaren 1a - Ia 1.400 hildako Filipinetan Durian tifoiaren euriek eragindako uholde eta lubiziengatik.
- Abenduaren 2a - Romano Prodiren gobernuaren aurkako manifestaldia antolatu zuen Italiako eskuinak, Forza Italia alderdiak antolaturik.
- Abenduaren 3a - Hugo Chavezek Venezuelako hauteskundeak irabazi zituen, botuen %61 eskuratu ostean.
- Abenduaren 5a - Militarrek estatu kolpea eman zuten Fijin, azken hogei urteetako laugarrena.
- Abenduaren 8a - Ameriketako Estatu Batuetako ejerzitoak eginiko bonbardaketak hogei zibil hil zituen Iraken.
- Abenduaren 9a - Moskuko ospitale baten egondako sutean 45 hildako egon ziren.
- Abenduaren 12a - Atentatu odoltsua Irakeko hiriburuan, kotxe-bonba batek 60 hildako eragin zituen.
- Abenduaren 14a - Kofi Annanek Nazio Batuen Erakundeko Idazkaritza Orokorra utzi zuen. Bere lekua Ban Ki-moon korearrak hartu zuen.
- Abenduaren 15a - Ismail Haniyeh Palestinako lehen ministrioaren aurkako hilketa saiakerak, indarkeria areagotu zuen Palestinako fakzio ezberdinen artean.
- Abenduaren 25a - Eurite indartsuek uholdeak eragin zituzten Indonesiako Aceh probintzian, 100 hildakotik gora eraginez.
- Abenduaren 26a - Nigeriako oliobide batean egondako leherketan 500 hildako egon ziren, petrolioa lapurtzen zebiltzan pertsona batzuk eragin zuten leherketa.
- Abenduaren 30a - 840 bidaiari zeramatzan ontzi bat hondoratu zen Indonesian.
- Urtarrilaren 15a - BBVA bankuak bere 2005.eko emaitzak aurkeztu zituen, 3806 milioi euroko irabaziekin.
- Otsailaren 17a - Ryanair konpainiaren lehen hegaldia Gasteiz eta Londres artean.
- Otsailaren 21a - E.On konpainiak Endesa erosteko eskaintza egin zuen, aurretiaz Gas Naturalek eginikoan baino %29 gehiago ordainduz.
- Martxoaren 6a - Makina Erremintaren 24. azoka hasi zen Bilbao Exhibition Centrerren.
- Martxoaren 27a - Roman Knörr, Arabako Merkataritza Ganberaren buru aukeratu zuten.
- Apirilaren 25a - Gaztela Mantxako aurrezki kutxak, Gamesa enpresaren dibisio aeronautikoa erosi zuen 45 milioi eurorengatik.
- Maiatzaren 6a - Mercedes-Benz automobilgintza enpresak bere Gasteizko fabrikan 750 enplegu gutxitzeko asmoa erakutsi zuen.
- Maiatzaren 24a - Urteko lehen hiruhilekoan Euskal ekonomiak %4,3 hazkundea izan zuela argitara eman zen.
- Maiatzaren 25a - Enron enpresa estatubatuarraren bi buruzagi nagusien aurkako epaiketan, errudun jo zituzten eta 15 urteko kartzela zigorra jarri zieten.
- Maiatzaren 26a - Arcelor eta Severstal altzairuegileen arteko fusioa argitara eman zen Mittal Steel enpresak Arcelor erosteko zituen asmoak zapusteko.
- Ekainaren 5a - Cementos Portland Valderrivas zementuegile nafarrak Uniland enpresa erosi zuen, 1.091 milioi eurorengatik.
- Ekainaren 8a - Europako Banku Zentralak, interes tasak %2,75era igo zituen.
- Ekainaren 9a - Zamakona Ontziolak, Pasaiako Ontziola erosi zuen.
- Ekainaren 12a - BBVA bankuak, Texas Regional eta State National bankuak erosi zituen Estatu Batuetan.
- Ekainaren 19a - Gasdour gasbidearen lehen fasea zabaldu zuten.
- Ekainaren 25a - Mittal Steel eta Arcelor enpresek akordioa sinatu zuten elkarrekin batzeko, 27.000 milioi euroko operazioan.
- Uztailaren 1a - Europar Batasunak antxoa arrantzatzeko debekua ezarri zuen urte amaierararte.
- Uztailaren 5a - Iberdrola Gamesa enpresaren akziodun nagusia bilakatu zen, akzioen %11 erosi eta gero.
- Uztailaren 10a - Petronor enpresak 2005. urteko irabazien berri eman zuen, guztira 316 milioi euroko irabazia lortuz.
- Uztailaren 13a - 55 urteko langile bat hilik, Ziordian egondako Lan istripu baten ondorioz.
- Uztailaren 18a - Eustatek Euskal Autonomia Erkidegoko langabezi tasa %4,2era jaitsi zela argitara eman zuen.
- Uztailaren 28a - Renfe enpresak CAFi 107 tren eraikitzeko enkargua eman zion, 1.000 milioi eurotik gorako balioarekin.
- Abuztuaren 6a - Euskal Autonomia Erkidegoko aurrezki kutxak Sacyr Vallehermoso enpresarekin batu ziren Europistas erosteko, 825 milioi eurogatik.
- Abuztuaren 17a - BBVA bankua nazioarteko bankuren batek erosteko zorian zegoenaren zurrumurrua zabaldu zen, akzioek azken sei urteetako mailarik altuena eskuratu zuten.
- Irailaren 13a - Reckitt Benckiser enpresak, Gueñes herrian duen fabrika itxiko zuela esan zuen, produkzioa Europa ekialdera eramateko. Guztira, 190 langile, kalean utziz.
- Irailaren 25a - Acciona eraikuntza enpresak Endesa konpainia elektrikoaren %25a erosteko asmoa zeukala adierazi zuen.
- Irailaren 26a - ACS eraikuntza enpresak Iberdrola euskal konpainia elektrikoaren %10a erosteko asmoa zeukala adierazi zuen.
- Irailaren 29a - Espainiako burtsako balorerik handienak biltzen dituen Ibex 35 indizeak inoizko mailarik altuena eskuratu zuen 13.000 puntuko maila gainditu eta gero.
- Irailaren 30a - Volkswagen automobilgintza enpresaren Landabengo lantegiak 40 urte bete zituela eta ospakizuna egin zen, langileak euren lan egoerari buruz kezkaturik, ez zuten parte hartu.
- Urriaren 3a - Dow Jones indizeak inoizko mailarik altuena eskuratu zuen, 11.727,34 puntu, 2000. urtean eskuraturiko maila gaindituz.
- Urriaren 4a - Gamesak inoiz izandako aerosorgailuen eskaerarik handiena jaso zuen Iberdrolaren bitartez. Guztira 3.000 milioi euroko balioarekin.
- Urriaren 6a - BBVA bankuaren akzioek 20 euroko maila eskuratu zuten, nazioarteko bankuren batek erosiko zuela burtsan zabaldu eta gero.
- Urriaren 9a - Googleek Youtube enpresa erosi zuen 1.300 milioi dolarreko prezioagatik.
- Urriaren 16a -
- Urriaren 29a - Repsolek akordio bat sinatu zuen Boliviako gobernuarekin, herrialdean petrolia ateratzen jarraitzeko, zerga gehiago ordainduz.
- Azaroaren 1a - Faes Farma enpresa euskaldunak eta Inspire Pharmaceuticals-ek akordio bat sinatu zuten Faesen botika bat Inspireek saltzeko, guztira 89 milioi dolarrengatik.
- Azaroaren 2a - Iruzurraren aurkako operazioa Espainian. Goardia Zibilak, Banco Espirito Santo eta BNP bankuen egoitzak miatu zituen. Banku hauetako kontuak erabilita 1.500 milioi eurotako zerga iruzurra egin zela argitara eman zen.
[aldatu] Arte eta kultura
[aldatu] Zientzia eta teknologia
- Otsailaren 10a - Neguko Joku Olinpikoak hasi ziren Torinoko hiri Italiarrean.
- Otsailaren 26a - Neguko Joku Olinpikoak amaitu ziren.
- Apirilaren 6a - San Mames futbol zelai berria eraikitzeko proiektua aurkeztu zuen Bilboko Athletic Klubak.
- Apirilaren 8a - Jose Angel Gomez Marchantek Euskal Herriko Itzulia irabazi zuen.
- Maiatzaren 3a - F.C. Barcelona Espainiako futbol ligako txapelduna.
- Maiatzaren 13a - Alaves futbol taldea Bigarren Mailara jaitsi zen, nahiz eta Deportivo taldeari 1-0 irabazi.
- Maiatzaren 17a - Futboleko Txapeldunen Ligako finala ospatu zen Arsenal F.C. eta F.C. Barcelona taldeen artean. Bigarrenak irabazi zuen.
- Maiatzaren 20a - Europako errugbi txapelketaren finala: Munster talde irlandarrak Biarritz Olympique 23-19 menderatu zuen.
- Maiatzaren 25a - Manolo Sainz eta Liberty Seguros txirrindulari taldeko kide batzuk atxilotu zituzten, ustez odol aldaketak egiteagatik.
- Ekainaren 9a - Munduko Futbol Txapelketa hasi zen Alemanian.
- Ekainaren 10a -
- Ekainaren 11 -
- Ekainaren 30a - Jan Ullrich, Joseba Beloki eta beste hogei bat txirrindulariri Frantziako Tourrean parte hartzea eragotzi zieten, Espainian agerturiko doping kasuekin zerikusia izatearen susmoagatik.
- Uztailaren 4a - Javier Clemente, Athletic Futbol taldeko entrenatzaile kargutik kendu zuten.
- Uztailaren 9a - Italia, Munduko Futbol Txapelketa irabazi zuen, Frantziari penaltietan irabazi eta gero.
- Uztailaren 11 - Julen Guerrero, Athletic Futbol taldeko jokalariak, futbola utziko zuela argitara eman zuen.
- Uztailaren 13a - Iban Mayo txirrindularia Frantziako Tourretik erretiratu zen.
- Uztailaren 23a - Floyd Landis txirrindulariak, Frantziako Tourra irabazi zuen.
- Uztailaren 27a - Floyd Landis txirrindulariak, Frantziako Tourreko 17. etapan positibo eman zuela argitara eman zuen bere taldeak.
- Abuztuaren 31 - Astean zehar eztabaida handia izan ostean, eta bertan behera geratzeko arriskuan egon eta gero, Kontxako Ikurriñan parte hartzeko aurre estropada ospatu zen. Astillerok parte hartu zuen.
- Irailaren 10a -
- Irailaren 27a - Fernando Lamikiz, Athletic Klubeko presidenteak, dimisioa aurkeztu zuen, Ana Urquijok kargua eskuratu zuelarik.
- Urriaren 8a -
- Urriaren 22a -
|